Kiotoko Protokoloaren akatsei kritikak

Karbono dioxidoaren hazkundeari aurre egiteko gero eta onartuagoa dago Kiotoko protokoloa. Bertan, besteak beste, isunak aurreikusten dira isurpen-mugak hausten dituztenentzat, baina hobariak egon badaude, hala nola, bioenergiak sortzen dutenek era horretan sortutakoa kendu dezakete urtero ekoiztutako CO2 kopurutik.

Timothy Searchinger AEBetako Princeton Unibertsitateko ikerlariak garbi adierazi du bioenergiak deskonturako balio badu, laster ikusiko ditugula munduko basorik zaharrenak desagertzen, egurra errez lortutako energiak desgrabatzen baitu. Jerry Melillo AEBetako Marine Biological Laboratory-ko ikerlariaren arabera, gaur egun elikagaiak ekoizten dituzten lur sailak bioenergia sortzaile bilakatuko dira. Elikagai gutxiago ekoiztuko da energia sortu ahal izateko.

Baina, nola kontuan hartu zuhaitzak botatzearen efektua, edo lurrak kalifikazioz aldatzearena? Ez da erraza, eta horregatik gero eta ikerlari gehiago bioenergia terminoa Kiotoko Protokolotik desagertzearen aldekoak dira, edo hobe esanda, bioenergia sortzeagatik karbono dioxidoaren emisio globaletik deskontuak egitearen aurkakoak.

Azkenak
Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hanlonen printzipioa Spratly uharteetan

Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.


Eguneraketa berriak daude