Odol-berritzea

Aingira elektrikoak bere tximista zirriaz huasai palmondoa, Euterpe oleracea, zirikatu eta dardarizoaz fruta botarazten dio. Aingirak bapo jango du, baita digestio lasaia egin harriperen bateko habia gozoan. Gero kaketan hor bidaliko ditu frutaren barruko haziak, ibaiaren autopistan barrena batera eta bestera barreiatuko direnak. Haziok edozein urbazterretan amarralekua topatu eta bertara lotuko dira, ernatu, itsatsi eta palmondo berriak sortuz. Elkarlanean aritzen dira palmondoa eta aingira: ibai ertzeko mausar gozo oparoan palmondo berriak jaioko dira, luberriak kolonizatuz, espeziea zabalduz eta aingirak fruta erruz izango duen ibaia sustatzen du, bere ondorengoentzat bazka bermatuz. Hauxe da landare batzuek bere haziak hedatzeko darabilten bidea, zookoroa, animaliekin hartu-eman estuan.

Hartze eta emate honek dakarren sakabanaketak onura ugari dakarkio landareari. Espezieak lur sail berriak bereganatzeko aukerarena agerikoa da. Amaren gonapetik urruti jaiotako landare gazteek, argia eta elikagaiak bereratzeko, ez dute amarekin borrokatu beharrik izango. Ama bereko odolkideak beste ama batekoen aldamenean haziz truke genetikoa erraztuko da, eta etorriko diren ondorengo “nahasi” hauekin espeziea aberastu eta indartu. Truke genetikoa, odola nahastea, odol-berritzea garrantzitsua da, landareetan nahiz beste edozein bizidunetan. Espezie baten barrukoen arteko nahasketak, ezaugarri berriak izango dituzten banakoak ahalbidetuko ditu, bestelako bizi-baldintzetako toki edo garaietara igualeko egokituko direnak. Odola zenbat eta gehiago berritu eta nahasi, orduan eta kemen handiagoko ondorengoak sortuko dira eta espeziearen etorkizuna alde ederreko oparoa izango da.

Azkenak
Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Zinemaldia. Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2011 eta 2023 arteko epealdia
Amnistia Legea aplikatzea eskatu dezakete Kataluniako prozesuarekin lotuta zigortutako euskal herritarrek

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]


Eguneraketa berriak daude