Pagoaren kontabilitatea

Pagoa
Pagoa
Lagun batek luzatu didan zalantza baten kotoizko harira nator. Kotoi transgenikoak sustatzen dituztenen enpresetan kontabilitatea izango da nagusi eta jarrera hortik beretik begiratu nahi diot, gaur, pago bati, Fagus sylvatica.

Haria: eraikuntza bat tarteko, pago eder bati sustrai batzuk kendu zitzaizkion eta urte batzuk igaro direnean azaldu dira ekintza haren ondorioak: zuhaitzaren ipurdian ardagai ugari agertu da eta hostajea une batzuetan gorritu, ihartu eta soiltzen ari da. Zuhaitzaren eitea desitxuratzeaz gain, etorkizuna zalantzan du.

Adarretan barrena ibili beharrean sustraietara jota, zapuzte bidean jarri den pago hori, gutxi asko, ehunen bat urtekoa, hogei metro garai eta hamabi zabal bada, honoko tankera honetakoa izango da haren kontabilitatea:

Lurpean, gainean duen beste hainbesteko edo zabalagoko eitea edo bueloa izango du. Beraren ageriko faktoria, argia jasotzeko 600.000 hostotan banatutako 1.200 m2-ko azalera izango du. Hosto hauetan egunero hamazortzi kilogramo CO2 hartzen ditu, eta karbono hori lantzeko egunero 400 litro ur ponpatzen ditu lurretik. Itzelezko ola honek, egunero, bere bizitzarako erregai dituen azukreetatik dozenaren bat kilo ekoizten du, bide batez hamar lagunek bizitzeko behar dugun oxigenoa zabalduz.

Txarrenera jota pago hau galduko balitz, ez al da hala gertatuko, haren lan bera egiteko 2.000 zuhaitz gazte landatu beharko lirateke, hau da, 150.000 euroko gastua.

ASTEKARIA
2009ko irailaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude