Euskarazko osagai garrantzitsua rock entsaladan

  • Askoren artean ::Arrasate Euskaldun Dezagun 25 urte

    Autoekoizpena

    Iraupena ::30´24´´

    prezioa ::4 €

Arrasate Euskaldun Dezagun 25 urte
Arrasateko Euskara elkarteak gazteen artean urteurrenaren berri eman eta bide batez musikagintzan euskarari beste bultzada bat emateko, disko-bilduma egin du. Arrasaten dozenaka talde dauden arren, hemen bederatzi aurki ditzakegu; eta oso bitxia da hain estilo desberdineko proposamenak izatea. Gainera, badira inoiz edo oso gutxitan euskaraz egiten dutenak ere. Gose eta Jokin Labayenek elkarrekin idatzitako kantuak aldarrikatzen du euskara ez dela museoetan gordetzekoa, pop eta doinu elektronikoekin. Horrez gain, bada punk-oi! estiloa lantzen duenik (The Convicts), Laboaren aztarna daukan folk experimentala (Ain_1), rock-and-roll garageroa (Foxy Boxxi eta The 5 Twisters), 70eko hamarkada aldarrikatzen duenik (Muskaria), folk-rocka (Haitzama), hard-rocka (Ozen) edota surf-rock instrumentala (Los Galerna) ere.
Josu Herrarte - Arrasate Euskaldun Dezagun
"Saiatuko gara, adibidez, hip-hopa egiten dutenek euskaraz egin dezaten

Noiz eta zelan bururatu zitzaizuen Arrasateko musika taldeen disko bilduma egitea?


AEDren 25. urteurreneko ospakizunak prestatzeko hainbat lan-talde burubelarri jarri ziren, eta horietako baten Olaia Murua teknikariari disko bat egitea bururatu zitzaion. Helburua izan da gazteen artean ere urteurrena barneratzea eta musika zaleen artean ere euskarari bultzada ematea.

Zer izan da zailena?


Lan hau egiteak jende asko inplikatu du. Batzar asko egin behar izan dira; eta taldeek kantu berriak konposatu dituzte bildumarako. Denboran luzatu egin da eta zoritxarrez talde batzuk kanpoan gelditu dira datak parekaezinak zirelako edo beste konpromiso batzuk zituztelako. Arrasaten dagoen talde mordoaren lagin bat besterik ez da, baina gustura gaude emaitzarekin. Eta azpimarratu behar da taldeek hasieratik izan duten jarrera ona.

Diskoa zabaltzen duen kantua, AEDren urteurrenekoa, Gosek egin du. Gosek moduan AEDk euskararen alor guztiei eragiten die?


Bai, AEDk euskararen alde lan egiten du. Helburua da euskara hedatzea arlo guztietara eta euskal kultura sustatzea. Adibidez, bertsolaritzaren alde egiten dugu, baina horregatik ez dugu nahi mundu guztia bertsotan jarri; horren ordez, saiatuko gara hip-hopa egiten dutenak hori euskaraz egin dezaten.

Bitxia da beste hizkuntza batzuetan abesten entzuten ditugun taldeak oraingoan euskaraz aditzea...


Bai, hala esan genien, eta ohitura hori ez zutenek erronka moduan hartu zuten, ilusioz eta normaltasunez. Azkenean, emaitzarekin gustura gelditzeko moduan daudelakoan gaude. Euskararen aldeko beste pauso txiki bat dela uste dugu.

Zein zabalkunde izango du lan honek?


Mila kopia atera ditugu. Hasiera baten Arrasateko tabernetan banatu dugu, entzun dadin; eta AEDren jaialdian salgai jarri genuen diskoa. Uda ostean hasiko gara diskoa gehiago zabaltzen.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude