“Hildakoekiko komunikazioak energia asko exijitzen du”

  • Donostian duen kontsulta beterik izaten da, besteak beste familiako hildakoekin hitz egitera doazen bezeroekin.
Mikel Lizarralde
Dani Blanco

Telefonoa hartzean ezin duzu galdetu “nor da?”...


Gaur egun galdetu beharrik ere ez dago, pantailan azaltzen baitzaizu deika ari dena nor den. Hala ere, zergatik ez dut ba galdetuko? Nire lanetik kanpo nagoenean esfortzurik egin beharrik ez izatea espero dut!
 

Mago eskolara joan omen zinen Harry Potter bezala!


Kar kar kar… ba bai, edo antzeko zerbait. Kanadan egon nintzen eta gainera bi urteko ikastaroak urte eta erdian egin nituen. Lan horien artean, oso sarri gustukoak ez genituen gauza eta esperientzia ugari ere izan genituen. Baina Harry Potter-en gazteluaren askoz antzekoagoa da Ingalaterran ikastaroak egin izan ditudan lekua, Arthur Findlay College.
 

2005ean Kanadako medium onena izendatu zintuzten, bizitzaren osteko bizitza demostratzen egindako lanagatik.


Ottawan izan zen. 500 lagunen aurrean zutik egonik, norekin erlazionatuta dagoen ez dakigun espiritu batekin kontaktatu eta oso datu zehatzak eman ondoren, publikoan dauden 500 lagun horietatik nori dagokion asmatu.
 

Esaten duzu hildakoak ez daudela hilda eta posible dela haiekin kontaktatzea zure bitartez?


Hau telefono bat bezalakoa da, guk dei egin behar dugu eta beraiek erantzun. Energia asko exijitzen duen komunikazioa da. Ez da erraza beraientzat, ezta niretzat ere. Desgaste handia du.
 

Aizu, hiltzea ez baldin bada desagertzea... kondenaturik al gaude “betiko” izatera?


Kondenatuta al zaude izozki batekin, sexuarekin edo itsasoan igeri egitearen plazera sentitzera? Ez da esperientzia txarra, zoriontsua baizik. Gure esentzia betikoa eta eternoa da.
 

Ulertuko duzunez, hau irakurrita iruzurgile profesionaltzat hartuko zaitu batek baino gehiagok...


Nik ezin dut pertsonen buruan sartu eta beraien sinesmen sistema aldatu, hori nire laguntza bila etortzen denari ondo lagunduz lortzen da… Niretzat iruzurtia besteengandik aprobetxatzen saiatzen dena da, eta etekin bat pertsona horren kontura lortzen duena, eta hori ez da nire kasua.
 

Espero zenuen hauteskundeetan gertatu dena? (Hauteskundeen aurretik eginiko galdera!)


Espero nuen EAJk irabaztea, baina beste urteetan bezain indartsu ez egotea eta euskal alderdiek elkartu beharra izatea euskal gobernu bat antolatu ahal izateko. Baina bai, espero nuen Patxi ez izatea lehendakari sozialista berria, nahiz eta hori saldu nahi izan diguten. Espero nuen, baita ere, EAJ, EA eta Aralarren jaitsiera nabarmena Araban.
 

Esaten duzu “espirituek” ezin digutela ezer txarrik egin, baina nork sinetsiko dizu Exortzista ikusita?


Egia da! Gu ondo bagaude eta gure aura ere bai –droga gogor baten edo adikzio baten menpe ez bagaude–, ezin digute kalte egin eta ez dute nahi gainera. Nork sinetsi dezake hainbeste maite zenuen ama gibelean kateatu zaizula? Bizitzan egiten ez zituen gauza txarrak, gero ere ez ditu egingo! Film askok kalte handia egin dute eta, zorionez, gero eta gehiagok errealitatea denaren antzekoa erakusten dute.

Azkenak
Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Menopausian elikadura lagun izateko tresnak

Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.


Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025-05-09 | Arabako Alea
Gasteizko lorezainak udalarekin bildu dira lehen aldiz

Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


Eguneraketa berriak daude