EAJ-PSE balizko gobernua: Ibarretxe nola gainditu?

Manifestazioa
Monika del Valle / Argazki Press
Hauteskunde kanpainaren azken txanpa abiatuta –kanpaina ofiziala–, etengabe emango den biolentzia giroaren agerle izan ziren D3Mren Bilboko manifestazio debekatua eta ondorengo istiluak. Legez kanporatutako ezker abertzalea, ilegalizazioaren aurka eremu guztietan arituko dela erakusten ari da eta denak adierazten du biolentzia giro horrek goraka egingo duela azken egun hauetan. Gainerakoan, aurreikusi bezala, lehia batez ere EAJren eta PSEren artekoa da, emaitza estuak iragartzen dira eta inkestek EAJri nagusitasuna ematen badiote ere, nahiko argi ageri da gobernua eratzeko orain arteko formulak ez direla baliagarriak izango. Formula berrietan dago koska, eta egunetik egunera EAJren eta PSEren arteko koalizioa da indarra hartzen ari dena. Balizko molde horrek Ibarretxe lehendakaria nola gaindituko duen, hori da bolo-bolo dabilena.

Hugo Chavezen
hamar urteko aginte jardunean 14 hauteskunde prozesu egin dira eta horietako gehienetan Chavezen jarraitzaileak aise gailendu zaizkie oposizioko indarrei. Iragan igandean egindako erreferendumean %10eko tartea atera zion oposizioari eta horren ondorioz, herritarrek mugarik gabeko alditan hautatu ahal izango dituzte Venezuelako kargu instituzional zenbaitzuk, tartean Errepublikako lehendakaria. Bizitza osorako boterean mantendu nahi izana leporatu zaio Chavezi eta akaso egia izango da, baina bakarrik erdietsiko du helburua herritarren botoak lortzen baditu. Europako Batasuneko 27 estatuetatik 17tan ez dago denbora mugarik agintarientzat, baina inori ez zaio bururatu “boterean mantendu nahi duten diktadoreei” buruzko akusaziorik egitea.
 
Salvador Allendek jarri zuen abian, 1970ean, hauteskundeen bidezko iraultzaren bidea, 1973an Augusto Pinochetek zapuztua, AEBen laguntzarekin. 1998an iritsi zen Hugo Chavez boterera eta 2002an txiripaz atera zen onik AEBek bultzatutako estatu kolpetik. Harrez geroztik, bata bestearen atzetik ugaldu dira ezker edo zentro-ezkerreko indarren garaipena Hego eta Ertamerikan. Lula da Silvaren Brasil da ezkerreranzko aldaketak ikuspegi erreformista batetik bideratu nahi dituztenen gidari; aldaketa horiek ikuspegi iraultzailetik gauzatu behar dutela uste dutenena, Venezuela.
 
AEBen “atzeko patio” historikoaren matxinadak zer norabiderekin jarraituko duen ikusteko dago, kontraesanez eta oztopo ia gaindiezinez inguratua daude abentura honetan abiatu diren ia herrialde guztiak, baina beren bidea da eta beraiek jorratu beharko dute, beren moldera. Horixe da mendebaldeko agintari eta indar politiko nagusientzat jasan ezina egiten dena, euren ikuspegitik atera litekeen demokrazia eredurik irudikatzea ezinezkoa baita.
 
Liderrarekiko kultuaren zantzuak ageri dira Hugo Chavezen jardunean, iraultza bolibartarraren etorkizunarentzat arriskutsua izan daitekeena, eta sakonago aztertuta badira kritikagarriak diren beste alor ugari ere; edozein modutan, hutsalak orain arte egin duen bidearen onuragarritasunarekin alderatuta. 2007ko abenduan berak bultzatutako Konstituzio berriari herritarrek ezetza eman ziotenean, bere gainbeheraren hasiera iragarri zuten askok, baina oraingo emaitzek iraultza bolibartarra sendo dagoela adierazten dute. 2004an Chavez kargugabetzeko erreferenduma behartu zuen oposizioak, legezkoa da hori Venezuelan, eta porrot handia jasan zuen: %59 Chavezen alde eta %40 aurka. Oraingo erreferenduma ezin da erabat alderatu 2004koarekin, baina 2007ko abenduko emaitzak eta oraingoak aztertuta, Chavezek 2004an baino sostengu txikiagoa duela pentsa liteke. Baina edozein modutan irakurrita, oso handia hala ere: 2006ko lehendakaritza hauteskundeetan bera botoen %62,84arekin atera zen hautatua eta oposizioko buruak %36,9 lortu zuen. 2012an egingo dira lehendakaritzarako hauteskundeak berriz ere, oposizioak beste hiru urte ditu garaipena prestatzeko. Ez dirudi, baina akaso aurkariek ezin dutena, krisiak eta petrolioaren prezio baxuek lortuko dute.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude