Administrazioan itzultzailea etxekalte?

Pako Sudupe
Dani Blanco
Aldizkari honetan bertan Koldo Izagirreri egindako elkarrizketatik hartzen dut gaia: “Erakunde publikoetan itzultzailearena da kaltegintza hori: itzultzailea dagoenez, alegia, itzulpena beti denez gaztelaniatik geurerakoa, ez da deus sortzen euskaraz. Hori horrela da administraziorik euskaldunenean ere”.
 
Ez da erabateko egia. UEMAn dauden udalerriak alde batera utzita ere –UEMAn dena euskal arrosa dela ez bedi uler!–, seguru sortzen dela euskaraz zenbait udaletxe, aldundi eta EAEko Jaurlaritzako sail gutxi batzuetan, eta zertxobait Nafarroa edo Iparraldeko herriren batean, baina, egiatik hurbilegi dago, nagusiki gaiari ez zaiolako lehentasunik aitortzen, eta beste hainbat oztopo larri tarteko.
 
Itzultzailea, esaterako, EAEko administrazio orotan dago, lanpostuei euskararen ezagutza bermatzeko hizkuntza-eskakizunak ezartzen zaizkie, nahiz maiz apalegiak diren, baina, hor amaitzen da gehienetan eta onenean politikarien kezka; hortik aurrera ez dio axola dena edo ia dena erdaraz sortzen bada.
 
Euskaldunak badu arduratxoa, gehiago eska dezake, baina ardura gutxien duena da. Funtzionarioak ardura handiagoa du. Oro har, joera handia agertzen du errazenera jotzeko, erdaraz funtzionatzeko, salbuespen merezimendu handikoak salbuespen. Politikariek ardura gehiago dute. Erabat harturik, lehentasunen zerrendan behe-behean dute, erabat ezaxolatzen ez direnean, salbuespen merezimenduzkoak salbuespen.
 
Administrazioan asko edo dezente sortzen dutenek araudia dute ezinbesteko lagun. EAEn ez da baliabide aski jartzen ugaritu eta ugaritu ari den araudia euskaratzeko. Noizko, esate baterako, Eraikuntzako Kode Teknikoa euskaraz? Badira arkitektoak euskaraz ari direnak –gutxi baina badira–. Araudia euskaraz ez badute, baldin eta oinarrizko proiektuak eta egikaritze proiektuak erdaraz jasotzen badituzte, nola egingo dute lan euskaraz? Adibide bat da.
 
Euskaraz ari denak egiten duen ahalegin osagarria ez da aintzat hartzen ez eskertzen, eta aurkako presio askori egin behar dio aurre halakoak: politikari elebakarrekikoa egin beharra, hots, erdaratzeko presa, itzultzaileak behar bezala prestatuak ez egotea euskarazkoa erdaratzeko, gisa denez; gutxiz gehienetan, bestera ari direnez gero.
 
Baliabide gehiago, gidaritza gehiago eta hitz batean, estrategiko jotzea behar-beharrezko dira, Koldo Izagirreren iritzi hori luzaro(egi)an egiatik hurbilegi ibili ez dadin.

Azkenak
80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


‘Poesia mailu bat da’ literatur jardunaldiak egingo dituzte bigarrenez Gasteizko Gaztetxean, asteburu honetan

Gasteizko Gaztetxean batzen den Azpimarra irakurle taldeak antolatu ditu topaketak. Ostegunean stand-up ikuskizun batekin hasita, Xabier Montoiaren eta Maddi Sarasuaren arteko mahai inguruarekin amaituko dituzte jardunaldiak, osteko Azpimarraren poesia ekitaldi musikatuarekin.


2025-06-10 | ARGIA
BSHk Eskirotzeko lantokia itxiko du datorren astean: 655 langile, kalean

Astelehen goizean ezagutu da industriarentzat kolpe latza izango den notizia: datorren astean hasiko du enpresak EEEaren negoziazioa, eta kalean geratuko dira 655 langile. 


2025-06-10 | Gedar
Israelgo Estatuak ebakuazioak agindu ditu Gazako iparraldean, lurreko erasoak areagotu dituen bitartean

Zazpi auzotarako eta Jabaliako errefuxiatu-kanpalekurako aginduak eman ditu estatu sionistak, eta ohartarazi dute "babesleku" izendatutako eremuak erasotzeko "patroi" bat jarraitzen duela.


2025-06-09 | Sabina Hourcade
ARGAZKIAK | Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina... [+]

Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta godaide, poesiaren ibilietan

Bidaide eta godaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "godaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]


Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


20 urteko gazte bat atxilotu dute Beasainen, sexu erasoa egitea leporatuta

Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.


Trumpek Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu bidali ditu Los Angelesera, etorkinen sarekaden aurkako protesten aurrean

Donald Trump Etxe Zurira heldu zenetik, nabarmen areagotu dira ICE AEBetako Inmigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarrak etorkinen aurka eginiko sarekadak. Horren aurrean, komunitate latino handiena hartzen duen estatuan, Kalifornian, protestak piztu dira azken egunetan... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


2025-06-09 | ARGIA
Ordizian eskola segregazioa saihesteko neurri zuzentzaile nahikorik ez hartzea egotzi dio Arartekoak Jaurlaritzari

EAEko Hezkuntza Sailak egindako “balorazio oso positiboa” ezbaian jarri du Arartekoak ebazpen batean. Bere esanetan, “neurri irmoagoak” hartu ezean, Ordiziako eskoletan dauden zaurgarritasun eta hizkuntza desoreka arazoak konpontzetik “urrun”... [+]


Adin txikiko bat taldean bortxatzea leporatuta hiru gizon ikertzen ari dira Arabar Errioxan

Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.


Eguneraketa berriak daude