Maquiavelokumeak

Patxi Azparren
Patxi Azparren, Maltzagako mahaiaren idazkaritzako kideaDani Blanco
zenbait eragile politiko eta ekonomikorentzat definiziorik eza da markorik egokiena. Dena zehazteke dagoen bitartean, indarrean dagoen statusak dakartzan onurak goza baititzakete. Urteetan baliatu zuten sistemak porrot egin zuenetik (1998tik) aldaketa eragozteko eta atzeratzeko hamaika saiakera egin dituzte.
 
Maquiavelok idatzi zuen: “Denak berdin jarrai dezan aldaketak egin behar direla, itxura berriak erabiliz, oreka zaharrari eutsi ahal izateko”. Maquiaveloren ikasle zintzo ugari dago, nonbait. Egun, aldaketa atzeraezina agerian geratzen ari delarik, oreka zaharrari eusteko ahaleginetan jarraitzen dute.
 
Txiki Benegasen hitzek nire arreta lortu dute horien artean. Berak aipatutako hitzak, geroago Patxi Lopezek bere egin zituelako. Mezua oso argia da: status juridiko politikoaren moldaketa bati ekiteko prest daude, aldez aurretik sistema aldaezina izango dela bermatuko dituzten aurrebaldintzak onartzen badizkiegu.
 
PSOEko kide hauek plazaratutako aurrebaldintzak ezagutzeak merezi du, oso adierazgarriak dira eta. Besteak beste, hauek dira esanguratsuenak: Espainiako Konstituzioa onartzea, akordio “zeharkatzailea” izatea, Gasteizko Legebiltzarreko legebiltzarkideen bi herenen babesa eskuratzea. Hots, Hegoaldeko mendebaldeko hiru herrialdeetan gutxiengoan dauden espainiar nazionalisten beto eskubidea behin betiko lege bihurtzea. Teologia konstituzionala, alegia.
 
Bidegurutze baten aitzinean gaude eta PSOEk badaki, publikoki onartu nahi ez badu ere, Euskal Herrian dugun marko juridiko politikoa erabat agortuta dagoela. Hori dela eta, Espainiako Gobernua berreskuratu zutenetik, egoerari neurria hartu nahi izan dio. Egindako neurketen artean, Loiolako prozesua izan da saiakerarik sakonena eta zinikoena. PSOEk ahal bezain laster PP zegoen toki berara itzuliko zela jakin baitzekien.
 
Gure bizi-iraupena eta garapena ziurtatzeko eta gatazkari konponbide iraunkorra eman diezaiogun, gehiengo berria behar dugu.
 
Gertaera erabakigarriak ditugu begi aurrean. Indar sozialek, sindikalek eta politikoek azkeneko urte hauetan aukeratu zuten kokapena aldatzear dago. Maquiavelokumeak dagoenari eusten ahaleginduko dira, baina norberaren interes gaindiko herri-proiektua lehenesteko gai bagara, oreka zaharrarenak egin du.
 
Maltzagaraino, bakoitzak bere motxilak gordetzen duen altxortxoa daramalarik, norberak bere txirringaz joan behar du zama bihurtu dena alboratuz. Tropela iritsitakoan, mendatea zeharkatzeko adina indar izango dugu eta gailurrean, helmugan, paisaia berriak eta gozoagoak ikusteko parada izango dugu.

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude