Aldo Moro


2008ko apirilaren 13an
1978ko martxoan Italiako gizarteak sekulako astinaldia jaso zuen: Brigate Rosse taldeak Aldo Moro, alderdi demokristauaren burua eta Errepublikako lehendakaria, bahitu zuen. Hainbat presoren askatasuna eskatzen zuten Mororen biziaren ordain. 55 eguneko bahiketa eta gero, ez zen konpontzeko modurik izan eta Brigateek hil egin zuten politikari demokristaua, izan ziren negoziazio guztiek huts egin eta gero. Morok aldezten omen zuen PCI demokristauekin batera gobernuan sartzea ("konpromiso historikoa" deitu zena). Hilketaren ondorioz, Cossiga barne ministroak dimisioa eman zuen. Gobernuburua zen Andreotti ere eszenatokitik desagertu zen. Sciascia idazleak arazoak eduki zituen, sektore batek Mororen hilketa nolabait eragiteaz akusatu baitzuen. Toni Negri, unibertsitateko irakaslea eta teoriko marxista, langileen autonomia-mugimenduen zale, espetxeratu zuten, akzioaren "egile intelektuala" izan zelakoan. Partido Radicalak bere hautes-zerrendetan sartu zuen handik urte gutxi batzuetara, eta aske atera zen. Inmunitatea kendu zioten, baina, eta Frantziara ihes egin zuen, "berunezko urteetan" parte eduki zuten beste milaka italiarrekin batera, borroka armatuaren aldekoak izan, ala besterik gabe langileen antolaketa autonomoaren aldekoak eta anti-sistema izan. Cossiga Errepublikako lehendakaria izatera iritsi zen, baina berriz eman zuen dimisioa, ustelkeria kasu eskandaluzkoak gertatu eta gero, zeinetan Andreotti bera eta Bettino Craxi Alderdi Sozialistako burua ere nahastuta ibili baitziren. Hogeita hamar urte geroago, Mororen alargunak salatzen du "estatu arrazoia" nagusitu izanak, benetan ezkutatzen duena dela Moro deserosoa zela, baita bere alderdiko kideentzako ere; CIAk hartu zuela parte zabaldu da, PCI gobernura irits zedin saihesteko; eta gero eta zabalduago dago Brigate direlakoak manipulatu egin zituztela batetik eta bestetik, estatu gizona bizirik atera ez zedin, bere garaian Sciasciak iradoki zuen bezala Il affaire Moro liburuan.

ASTEKARIA
2008ko apirilaren 13a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude