Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua

  • Zer harreman dago hizkuntzaren eta pentsamenduaren artean: gure gogoan lehenbizi pentsamendua dago eta gero hitzak baliatzen ditugu haren berri emateko? Hizkuntzak laguntzen dio pentsamenduari ala bi gauza beregain dira? Joxe Azurmendiren trilogian azkena argitaratu den honetan, galdera horiei Aristotelesgandik hasita Humboldtengana eta pentsalari garaikideenganaino zer erantzun eman zaizkion irakurtzen ari naizela, gogora zetorkidan zenbateraino izan ohi dugun egina artikulua buruan, hura idazten hasi baino lehen, eta zenbateraino eramaten gaituzten esaldiek berek, zenbateraino kontrolatzen dugun idazkuntza.
Pako Sudupe
Pako Sudupe, idazleaDani Blanco
Aristotelesentzat alde batean (1) mundua edo gauzak daude. Bestean (2) arima. Bion artean (3) munduak ariman eragindako zerak, eta horien sinbolo edo zeinuak (4) hizkuntza eta idazkuntza. Aristotelesentzat konbentzionala bakarrik hizkuntza eta idazkuntza da, beste guztia gizon-emakume guztiontzat berdina. Humboldtek berriz bereziki azpimarratzen du hizkuntzen arteko diferentzia ez dela “hots eta zeinuena” bakarrik, eta Aristotelesi ez ezik hari jarraitzen diotenen tradizio nagusi arruntari egiten dio aurre.

Primeran ohartzen zara liburu honetan zehar mendebaldeko kultura nola datorren Greziatik Chomskyrenganaino eta gurean Txillardegirenganaino.

Jauzi bat egin liburuen ataletan eta Nazioa deritzanera etorriz, ikasten dugu Goethe-ren ustean, 1797an, alemanak alfer-alferrik ari zirela, inoiz ez zirela nazio bat izango (Iraultzaren adieran, hots herrijende burujabea), eta Madame de Staël-ek, era berean alemanak ez zirela nazio bat epaitu zuela bere bidaiakoan, eta alemanek ez zutela karaktererik. Baina haiek Napoleonen aurka armetan altxatu zirenean iritzia zuzendu zuen; eta, ohar hau eransten du liburu egileak: nazioaren kontzeptu epiko bat da inondik ere Iraultzaro horretan, zerikusi oso gutxi baitu horrek Herder edo Humboldt-en nazioarekin.

Mendebaldekoek nagusiki, baina Ekialdeko hizkuntzek, pentsamenduek eta filosofiek ere badute lekua. Shôko Kishitani andre japoniarrari buruzko zatiak merezi du irakurtzea: Hiroshimako bonba atomikoaren biktimei eskainitako monumentuko idazkuna zein zaila den alemanera edo beste ezein hizkuntza indogermaniarretara zinez itzultzen: “Anai-arreba maite zenduok! Jainkoak eman biezagu zuei atseden jabala eta gu bizioi oker honetatik jagotea!”. Chang Tun-Sun-ekin ikasten dugu hizkuntzak berak daramatzala txinatarrak eta mendebaldarrak filosofia –logika, metafisika– ezberdinetara.

Segur aski hiruretan aberatsena, azkena argitaratu baina lehena idatzi zen hauxe da.

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude