Elefantearen eta saguaren irrikak

  • Mikel Agirregomezkorta, Gaston Mojarena ::Tarzanik gabeko oihan batean

    Erein

    orrialdeak ::24

    prezioa ::6.21€

Elefantearen eta Berrogeita hamar tonako Tito elefanteak balet dantzaria izan nahi zuen. Titok lagun zuen Sagutxok berriz –oso txikia zelako esaten zitzaion horrela– borroka librean aritu nahi zuen. Oihan osoan inork serio hartuko ez zituelako, elefanteak saguari borrokan erakustea eta saguak elefanteari balet eskolak ematea erabaki zuten. Isilean zeramaten, baina zurrumurruak laster zabaltzen dira, eta azkenean oihaneko beste animaliek jakin egin zuten, nolabait, bi haien artean zer edo zer arraroa gertatzen ari zela. Eta, okerrena, badaezpada Tito eta Sagutxori auzi bat egitea erabaki zuten. Norberaren nahi bizienak defendatzearen beharraz dihardu Mikel Agirregomezkortak idatzi eta Gaston Mojaranek marraztu duen gaztetxoentzako istorio polit honek.

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude