K herrialdea, 2006ko Baporea saria

  • JUAN KRUZ IGERABIDE:: K HERRIALDEA

    SM

    ORRIALDEAK:: 126

    prezioa ::6.70€

K herrialdea
K herrialdea
Bederatzi urte baino gehiago dituzten neska-mutikoentzat idatzitako K herrialdea kontakizunarekin irabazi zuen Juan Kruz Igerabidek iazko Baporea saria. Bata bestearen alboan dauden bi erresumetako erregek eta haietako baten arrebak egindako tratuaren berri eskaintzen da narrazioan. Txikitan elkarrekin jolasten zuten hirurek, eta ordutik datorkie elkarrekiko haserrea. Baina aspaldiko kontu haren arrazoia ahazturik du Alexandro erregeak eta bere herriaren onuraren bila, Raimundo erregearekin negoziotan jardutea ona litzatekeela pentsatu du. Bere arreba Paulova ordea, beldur da nebak tratuan gal dezakeenaz, jendeaz gehiegi fidatzen denetakoa baita eta Raimundo, aldiz, amarruzale samarra.

ASTEKARIA
2007ko irailaren 30a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude