Hodi enpresak batze bidean

  • Irailaren 26an egingo den Tubos Reunidos TR enpresako Ezohiko Batzar Nagusian, Condesa enpresarekin fusionatzeko prozesua hasiko da. Hodien euskal sektorearen kontzentrazioaren hasiera izan daiteke, epe ertainera, hirugarren enpresak, Tubacex arabarrak, bat egiten duenean.
Hodiak
TR eta Condesa fusionatzeko prozesua hasita, hodien euskal sektorea elkartzeko lehen urratsa egina dago dagoeneko.
Aspalditik aipatu da hodien euskal sektorea elkartzearen beharra, hau da, Hego Euskal Herriko enpresa garrantzitsuenak –Tubos Reunidos TR Amurrion (Bizkaia), Tubacex Laudion eta Condesa Legution (Araba), Beran eta Berriobeitin (Nafarroa)– elkartu beharra. Baina, dagoeneko, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea iritsi da. Beraz, hasteko, TR eta Condesa fusionatzeko behar diren pausoak eman dira, lehenbizikoak bigarrena xurgatuta. Horrela, Iribecampos Uribarren familia, Condesaren jabea, TRren akziodun nagusia izango da eta haren partaidetza %36,25 eta %40,01 artekoa izango da, akzioak berrerosteko prozesua nola ixten den arabera. Familia horrek, inola ere, ez du sozietatearen %100eko EEPa (Erosteko Eskaintza Publikoa) aterako.

Eta, oraingoz, hipotesi hori ukatzen bada ere, epe ertainera, seguru, aurreko bi enpresa horiek Tubacexekin elkartuko dira. Jakin beharra dago, Condesak Tubacexen kapitalaren %18 daukala eta akziodun nagusietako bat dela. Hemendik aurrera, TR, Condesa xurgatu ondoren, Tubacexen partaidetza garrantzitsu eta erabakigarri horren jabea da. Tubacexek ematen dituen urratsak, nahitaez, TRk onartu beharko ditu. Eta TR eta Condesa, nahiz eta hodi desberdinak fabrikatu, bien sinergien onerako elkartu badira, are sinergia handiagoak sortuko dira Tubacex ere fusionatzen bada.

Lehen urratsa: TR eta Condesa enpresen fusioa

Irailaren 26an, TRren Ezohiko Batzar Nagusia egingo da eta, han, Condesarekin fusionatu aurreko erabakiak onartzeko asmoa dago: gaurko akzioak bitan banatzea eta kapitala 170 milioi eurotan murriztea. Eragiketa horiek egin ostean, TRk Condesa xurgatuko du. Condesak bi holding ditu, bata nazionala eta bestea atzerrikoa, Arangio eta Larreder, hurrenez hurren.

TR soldadurarik gabeko altzairuzko hodien sektorearen aitzindaria da eta Condesak hodi soldatuak fabrikatzen ditu. Fusioaren bidez, Espainiako Estatuko altzairuzko hodien fabrikatzailerik handiena eta munduko handienetakoa sortzea lortuko da. Talde berri hori 1.625 milioi euroko negozio-zifrarekin sortu da, 4.200 langile eta 18 planta industrial ditu eta 2007rako 145 milioi euroko irabazi garbiak aurreikusita dauzka. Aurtengo altzairuzko hodien produkzioa 1,4 milioi tonakoa izango da.

TR 1892an sortu zen, Tubos Forjados-en eskutik. Bost planta ditu Euskal Herrian: Amurrio eta Inauxa, biak Amurrion; Depositos Tr-Lenz SA Lantaronen (Araba); Acecsa, Iruñean eta Productos Tubulares, Galindon (Bizkaia). Atzerrian ere beste planta batzuk ditu, adibidez, Venezuelan. Aurtengo lehen sei hilabeteetan, 45 milioi euroko irabaziak sortu zituen, 2006an epe berean baino %50 gehiago eta 400.000 tonako produkzio-ahalmena du.

Condesa, Tubacexen funtsezko bazkidea

Conducciones y Derivados SA, Condesa, Arrasaten (Gipuzkoa) sortu zen, 1954an eta altzairuzko hodiak fabrikatzen jardun zuen. 1972an, Legutiora pasatu zen. Iribecampos Uribarren familia da jabe bakarra eta, halaber, plantak ditu Berrobeitin eta Zalainen (Beran). Jauzi kualitatiboa 2004an eman zuen, Arcelor enpresari Europan zituen hodiak fabrikatzeko zentroak erosi zizkionean. Hamabost planta ditu Espainian, Frantzian, Italian, Marokon, Alemanian eta Belgikan. Siderurgian aditua den edozein begiralek ezin du albo batera utzi Arabako enpresa honen jabetzako funtsezko datua, hots: Iribecampos Uribarren familia. Bagoeta holdingaren bidez, urtebete baino apur bat geroztik Tubacexen %18a dauka.

ASTEKARIA
2007ko irailaren 23a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude