Jaizkibel, itsasertzaren lilura

  • Pasaiako bokalak eta Bidasoa ibaiak mugatua, zeruertzean ageri den mendi bizkar zorrotza da Jaizkibel. Gunerik garaienean 543 metro altxatzen den mendizerra luzanga, Kantauritik datozen haize hezeentzat harresia da. Haizabean Jaizubia, Gaintxurizketa eta Lezoko bailara eta errekak babesten dira; haizaldean ekaitz eta enbatek behin eta berriz zigortzen dituzte hareharrizko itsaslabar bortitz eta ikusgarriak. Lurraren eta itsasoaren arteko besarkatze amaigabe horretan paisaia berezia sortu du higadurak. Hain dira bitxiak eta bihurriak bertako harkaitz egitura nabarrak, edozein mendizale txunditu eta liluratzeko gai direla. Leku ezkutu horretara iristeko modu bakarra Arando Handi muturretik Higerrerainoko bidaian murgiltzea da, itsasertzetik ahalik eta hurbilen; labar, sakan, senaia eta kalak bata bestearen atzetik gaindituz.
    Ibilbide luzetxoa denez, bitan zatitu dugu,
    asteon aurrena eta hurrengoan bigarrena.
Muskilda Tellabide / Asier Agirresarobe
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Pasai Donibane eta Hondarribia lotzen dituen itsasertza, itxuraz mazela leunekoa eta ibilterraza, hamabost kilometro besterik ez da, baina malkartsua da erabat, gora beherez josia; erliebe zorabiagarria. Bidea giza eraginetik at dagoen zonaldean barneratzen da, arrasto hori eta ondoren berde lauso batzuk besterik ez dituzu izango bidelagun. Arrasto horiek, olatuen etengabeko orroa eta kaioen karraka. Zidor lauso batzuk egonagatik ere, zuk zeuk bilatu beharko duzu bidea, oztopoak gainditu eta eskaintzen dizun edertasuna gozatzen asmatu. Horretan guztian gutxi lagunduko dizute inguru honetaz dauden mapek; eskasak eta zaharkituak baitira.

Hasierako asmoa zeharkaldia egun bakarrean egitea zen. Abiatu eta berehala konturatu ginen, ordea, neguko egun laburretan nekez osatuko genuela ibilbidea egun argiz ibilita bakarrik, eta zentzuzkoena gutxienez bi zatitan egitea zela. Izan ere, bide osoa jarraian egiteko hamaika ordu baino gehiago behar dira, hamaika malda gainditu behar direlako. Hala bada, bi egunetan egitea aholkatzen dizuegu.

Donibanetik Buenos Airesera

Pasai Donibane sarreran dagoen aparkalekutik abiatu eta etxe ilada zeharkatzen duen San Juan kale meharretik jarraitu behar duzue portu handi horren ahorantz. Bertako toki interesgarriak ikusi nahi izatera, ez duzue zaila, herriaren egiturak berak erakutsiko baitizue bidea, Arizabalo jauregia lehenik, San Joan Bataiatzailearen parrokia eta Victor Hugo idazle ospetsuak ostatu hartu zuen etxea ondoren. Ezker-eskuin arrantzale etxe artean dago kalea. Moila, Pizkunde garaiko Villaviciosa jauregia eta gurutze-tokia daude Santiago plaza baino lehen. Etxeetako herri arkitektura da plaza horretan aipatzekoa. Aurrera jarraitu, itsaso aldera, eta Bonantzako Santo Kristo Basilikaren ondotik pasa eta gero Oiartzun ibaiaren bokalea ekialdetik ixten duen pasealekuan sartuko zarete. Santa Isabel gaztelutik pasa eta Alaburtza senaiara iritsiko zarete.

Bidegurutzean porlanezko bide maldatsuak itsasargiraino eramango zaituzte (80 m). Hor hasiko duzue benetako itsasertzeko bidea. Bokalearen muturrean den Arando Handi puntatik gora, ekialdeko Bantxa deituriko ertz zorrotz eta malkartsua altxatzen da, 250 metrorainoko labar ikusgarriak itsasora amilduz. Hareharrizko gandor horretan gora jo behar duzue, forma guztietako harkaitz egiturak atzean utziz, zuloak, orratzak, korridoreak, pitzadurak… urak eta haizeak sortuak denak. Gora egitea zaila badirudi ere, ez da hainbesterako. Lehen zatian gandorraren ezkerraldeko labar leunak utzi eta eskuinaldetik erlaitzetan aurrera doan bidezidorra jarraitu behar duzue, goraino. Behin hasierako zatia gaindituta, zabaldu eta erosoagoa egiten da bidea.

Altuera irabazi ahala, are ikusgarriago irudituko zaizkizue itsasertzeko labarrak. Bokaleko sarrera menperatuko duzue eta zorte pixka batekin Pasaiako portuko zamaontzi itzelen bat portuko praktikoak gidaturik itsaso zabalera irteten ikusi ahal izango duzue. Bokalearen beste ertzean, berriz, Seneko zuloa, Platako itsasargia eta atzean Ulia mendia. Iparraldean, zabal, Atlantikoa. Goialdean, ertz zorrotza belardi zabal eta leuna bilakatzen da, nahiz eta ezkerrean itsaslabarrak lehen bezain kementsu dirauen. Mitxitxola muinoa ezkerretik inguratuz Bonazaitza (Buenos Aires) baserriaren arrastoetara iritsiko zarete (245 m). Gertuan itsasora begira zeuden beste asko bezala –Londres zuen izena beste batek– leku hau militartu zenean desjabetu eta soldaduek suntsitu zituzten.

Sakan basatiak Azabaratza kalaraino

Jarraian ibilbideko zatirik basatienari egin beharko diozue aurre. Izan ere, Azabaratza kalaraino mendi hegala mozten duten lau sakan handi, sakon eta eskegiak gainditu beharko dituzue igoera nahiz jaitsiera nekezak eginez. Lau sakan hauek itsasora urjauzi moduan amiltzen diren errekastoek zeharkatzen dituzte. Izenak sakan horiek banatzen dituzten bizkar leunagoetan zeuden Iñalurreta, Saratxaga, Zunbillondo eta Arangua baserrietatik hartu zituzten. Iñalurreta da inguruotan zutik dirauen baserri bakanetakoa.

Kaletarako zidorra, abere bideak nahiz Lezorako ur eroapen zaharra baliatuz orografia latzeko itsasertza gainditu beharko duzue, betiere olatuen gainera jausten diren ezponda ikusgarriak ezkerrean utziz. Zati honetan aurkitzen dira higadurak harearrian sorturiko forma bitxi eta eder ugari, inguruko herrietakoek duten itxuraren arabera bataiatu dituztenak, esaterako, Gran Canto –1go sakanerako jaitsieran–, Trikuharri –bigarren sakana baino lehen– eta Orratz falikoa –laugarrenerako jaitsieran–.

Are ikusgarriagoa da Azabaratza kalaraino iristeko gainditu behar duzuena, zuzenean itsasora daraman erlaitz etzana, leuna eta erraldoia. Gaindiezina iruditu arren, badu gutxienez igarobide bat –guk baliatu behar duguna–. Plaka makurraren erdialdean, zatirik estuenean, pertsonaren eskuak edo higadurak, nork daki, azaleko estribo batzuk landu ditu bestaldera igarotzea errazten dutenak. Tentuz ibili, zuhurtziaz jokatu, pareta lehor dagoenean soilik igaro eta ahal izanez gero itsasbeheran eta itsasoa bare dagoenean.

Akerregi eta Tximistakurratua

Alga bilketarako lekua da Azabaratza. Bertan hainbat eraikin zatar topatuko dituzue, baita aipatu plaka beldurgarri horretan algak igotzeko erabiltzen zen txirrikaren arrastoak ere. Txirrika ordezkatu zuen pista kaskarra zabaldu zuten ondoren eta horretatik jarraitu behar duzue itsasertzeko bidaian aurrera. Lehen bihurgunean utzi behar duzue pista eta itsasertzeko zidorretik jarraitu. Nabarmen leuntzen da itsasertza zati honetan eta asko aurreratzen ari zaretela irudituko zaizue. Arrantzale txabola zatarrak ezkutatzen dituzten hiru sakan txiki igaroko dituzue, bakoitza bere errekastoarekin. Azkenekoa igarota, ordea, arrasto berdeek bidea mozten digun Akerregiko pitzadurara daramate. Oztopo hori gainditzea benetan zaila denez, atzera egin eta arrantzale txabola baten albotik igaroz bailaran gora jotzea da onena; Arrakala goiko aldetik, sorreratik, igaro (130 m) eta atzera itsasertzera jaisteko.

Harkaitzezko hondartzan barrena Tximistakurratua izeneko ebakidura bitxia gainditu eta aurrera segi behar duzue harik eta Gaztarrotz muturrera iritsi arte. Itsasora erortzen den labar bertikal eta ikusgarria gainditzeko, ertzetik gora jo hormaren giltzarria den zirrikituaren bila. Jaitsiera zail eta malkartsuak bailara txundigarri baten hondoan utziko zaituzte, forma berezi eta bitxiekiko harresiz inguraturik. Formazio bereziez gain ikusgarria da harkaitz horiek agertzen duten kolore sorta aberatsa: gorrixkak, laranjak, arrosak...

Gaztarrozko sakanetik Erentzingo portura

Gaztarrotz edo Putrekabiko labirintotik irteteko zidorra jarraitu behar duzue, hormen arteko zirrikitu estu eta pentsaezin batetik gora eginez. Harritu, liluratu egingo zaitu hurrengo zatiak: Zidorra bihurka doa pasabide egokienen bila, esker-eskuin formazio natural ikusgarriak atzean utziz. Zein baino zein ederragoak diren harkaitzetan kolore zurixka nagusitzen da. Ezkerrean labar bertikalak itsasoraino amiltzen dira eta, behean, harkaitzetan antxetak karrakan ari dira. Pasaiako lurrak utzi eta Hondarribikoetan sartzera zoazte.

Turruia puntaren parean bideak eskuinera egiten du nabarmen bailara zabal batean barneratzeko. Hortxe bertan, zuen eskuinean leize bat ikusiko duzue eta hortik gertu maskor itxurako estalpe erraldoia. Bidexka garbian barrena itsasertzeko azken oztopora iritsiko zarete, Erentzingo bailarako horma erraldoia. Handik aitzina, askoz bide samurragoa aurkituko duzue, oztopo nabarmenik gabe. Baina hori beste baterako uztea aholkatzen dizuegu; luzetxo egun berean egiteko. Erentzingo errekara jaitsi beharrean, hara iritsi baino lehenago gora egiten duen zidorrari eutsi eta, altuera irabaziz, Lerueta inguruan pista zabal batera helduko zarete (215 m). Gora jarraitu eta hurrengo pistara iristerakoan ezkerrera jo (320). Pasai Donibanetik Hondarribiara doan errepidera irtengo zarete Jaizkibelgo mendatetik kilometro eta erdira. Foru Aldundiak eraiki zuen Santa Barbarako paradorea duzue hor, egun begiratoki gisa atondua (405 m). Abiapauntura itzultzeko norberak bere modua prest izan behar du hemen.

Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Eguneraketa berriak daude