SuMISSioari jarriak

  • I

    Makillajeak estalitako
    neska baten miseria,
    misteriotsuki edertutako
    mutil baten aurpegia,
    pasarela bat, epaimahaia,
    desfilea, zaleria...
    Halako zerbait ez al da Missen
    eta Misterren feria?
Xabier Paya @xabipaya
2007ko apirilak 22
Xabier Paya
I├▒igo Azkona
 
II

Arrautza artean oinek daukaten
ibilera berezian,
ipurmasailak estu eginda,
ustezko inuzentzian,
hortzen zuria erakusgarri,
gorputza larru bizian...
Esklaboak behin batean hala
saltzen zituzten Grezian.



III

Carrefourreko katalogotik
erositako sudurra,
handitutako titi-parea,
“saihestutako” hezurra...
nahiz esan ez dutela ikusi
bisturi baten muturra,
zein epaimahaikok konprobatu du
hori ez dela gezurra?

IV

Ezagutzaren edertasuna
neurtu litekeen gisan,
garai batean galderaren bat
sartzen zieten langintzan.
Orain ez zaie ezer galdetzen
ez dezaten ezer esan,
ezin ote da ederra eta
inteligentea izan?



V

Azkenik dena pertsona batek
baino ez eramatean,
gainerakoak sentitzen dira
etsipen bete-betean.
“Kirofanoa” ezingo dute
sekula utzi bakean,
silikonazko autoestimua
asmatzen ez den artean.



VI

Edurne Zuriren sorginaren
sindromeaz kutsaturik,
ispiluaren morrontzak izan
behar du amaierarik!
Baina hain gorputz onak izanik,
inperfekziorik barik,
seguru ez dutela txat bidez
ligatzeko premiarik!
Kanal honetan artxibatua: Argiako Bertso jarriak

Argiako Bertso jarriak kanaletik interesatuko zaizu...
2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide egokian
bertsolaritza ez zen egongo
egun dagoen tokian.
 
Nahiz ta sekula ez zuen jantzi
sotanarik edo gonik
apaizak baino apaizago zen
harekin ez zegon bromik!
baina hala ere jaulki... [+]

2013-04-14 | Jokin Uranga
Corrugadosi jarriak

Doinua: Mutil koxkor bat.

Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez baldin bada!


Gallardo jaunak esan zuenez
hemen nahi zuen arriska
baina bidean galdu du nonbait
zeukan duintasun pixka
niki laranjak jada bihurtu
dira langile gorriz ta…
nahiz ta kexatzen garenoi... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude