Bandera españolari jarriak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Doinua: esne saltzailearena

Hamaika ikusteko
sortu omen gara (bis):
bandera española
udaletxetara.
Harridura ote da
edo hotz-ikara?
Zertarako bandera
balkoiean para?
Español bat bakarrik
herrian ez bada? (bis)

Bandera bat ez bada
herriak jasoa (bis)
bere onarpenean
dago arazoa
antzeztu nahi duzue
España osoa
trapu txiki batentzat
zer konpromisoa!
Lotsaz ajatuko da
bandera gaixoa (bis).

Ez hasi saltsa bila
kontu hau hartuta (bis)
“en lugar preferente”
jarriko dugu-ta:
Zer moduz elizako
pararraio punta?
Tximista sartzen bada
ez da gure kulpa.
Su hartzen baldin badu
San Pedrori multa (bis).


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...