Bakio: Lehorraren altxorra

  • Sollube eta Jata mendien babesean, Bakio herria luzatzen da itsasoa egarriz bilatuko balu bezala. Itsasaldeko herri bezala, izaera propioa badauka ere, Bakioren aberastasuna lehorraren eta itsasoaren beraren arteko orekan datza. Itsasoari begira dagoen herria dela askok uste badute ere, barnealdeak ere badu bere garrantzia Bakion, behialako arkitektura txundigarriak adierazten duen bezala.Arkitektura hori bera da bisitariarentzako espresuki prestatutako ibilbideen gaia. Kresala usainaz eta itsas haize goxoaren konpainian, antzinako baserriak, jauregiak, baselizak eta beste monumentu asko bisita daitezke erraztasun handiz.Mendien magaletan eta itsasoz bustirik, kokapen ezinhobeak sortzen du mikroklima berezia eta berezkoa Bakion. Tenperatura atsegina eta izozterik gabeko neguak izanik, txakolin desiratua sortuko duen mahatsa landatzeko leku paregabea da.Bizkaiko itsasertzeko herri eder honek bidean geldialdi bat eta bisitarako gonbidapena luzatzen dizu, natur ingurune zoragarria dastatzeko aukera eskainiz.

2003ko abenduaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bakiok ondare arkitektoniko eta kultura elementu multzo guztiz aberatsa biltzen du, ingurune naturalean gorde ere. Hiru ibilaldiren bidez, udalerriaren historiaren berri izan dezagun gonbitea egiten zaigu, paisasajearen berezitasuna gizakiaren arkitektura aberatsarekin nahastuz.

Hiru ibilaldiak Turismo Bulegoaren ingurutik abiatzen dira eta luzera ezberdinekoak dira, norabidea eta argibideak emateko seinaleez hornituta egonik. Hiru ibilaldien bideak lotzen dira haien artean gune askotan, bisitariari norabidea aukeratzeko parada emanez.

Baselizen bideak itsasaldera eramango gaitu, Santa Katalina, San Kristobal eta San Esteban baselizetara igotzeko. Herri arkitekturaren adibideak izanik, bere garaian izan zuten garrantzia erakusten digute. Hainbat auzotan sakabanaturik zeuden Bakioko lehen biztanleentzat baselizak batzeko eta espiritualtasunerako guneak izan ziren.

Bideak, San Pelaio bisitatu ondoren, Gaztelugatxe famatura hurbiltzeko aukera ere emango digu, geroxeago labarretatik Bakioko hon- dartzaraino iritsiz.

Soro eta ortuetan zehar Santa Urtsula baselizara iritsiko gara, Jauregien bideari jarraituz gero. Gure bigarren ibilaldiak mendi hegal erditik eramaten gaitu itsasaldera, han hondartza inguruan, Lafita etxearen ondora. Etxe hau XX. mendeko 60ko hamarkadako arkitekturaren eredu berritzailearen adibidea da. Herria zeharkatuz hainbat jauregi dotore ikusi ahalko dugu, Frantziako Bigarren estilokoak, neoeuskaldunak, neokantabriarrak, XX. mendearen hasierako Bilboko aberatsen opor-etxeak gehienak.

Hirugarren ibilaldiaren eskutik Bakioko barrualdea ezagutzeko aukera izango dugu, Basigo auzoa, hain zuzen ere, Bakioko jatorrizko herri gunea. Bertan Andra Mari parrokia dago. Soro eta mahasti artean, barroko estiloko Elexpuru eta Hormatza jauregi bikainak ikusiko ditugu. Ibarrera jaitsi ondoren erromaniko estiloko San Migel baseliza aldera igoko gara, basoen artetik.

Erreka nagusia zeharkatuz, ibilaldiaren azken zatian dagoen Zubiaur auzora iritsiko gara. Bertan, herri arkitekturaren etxe multzo garrantzitsua dago, haien artean Tabernazar izeneko baserria, Bakioko zaharrena. Bukaeran, Santa Katalina eta San Martin baselizez gain, Bekoerrota-Bengolea errota eta ola zaharren albotik igaroko gara gure abiapunturantz.

Bakioko San Pelaio baseliza erromanikoa

Bakio eta Bermeo artean bakarti, kostaldeko errepidearen eskuinean eta belardi zabal baten erdian, Bakioko San Pelaio baseliza dago, erromaniko estiloan, Bizkaian gelditzen diren adibiderik interesgarrienetariko bat. Ermita, ondoren egindako obra batzuetan izan ezik, erromanikoa eta gainera, Bizkaiko kanpandorre erromaniko bakarra da.

Kanpotik elizak nahiko baxua den kanpandorre lauangeluarra du; hura bilduz, sarrerako egurrezko atari zabala.

Nabe bakarrekoa eta abside angeluzuzenekoa, leiho txaranbeldua duen tenplua da. Abside horrek ganga zorrotzeko estalkia du. Oinean erdiratutako sarbideak lau arkibolta dauzka.

Bere estilokoetan arrunta den bezala, absidea ekialderantz zuzenduta dago eta sarrera, aldiz, mendebalderantz.

San Pelaioren sorrerari buruzko dokumenturik ez badago ere, baliteke 1175ean eliza gisa eraiki izatea, Gaztelugatxeko San Joan ermitak funtzionaltasuna galtzearen ondorioz, leku-beharragatik eta hara hurbiltzeko zailtasunagatik.

Adituen arabera, Zumetxagako elizaren garaikidea da, bi tenpluen arteko parekotasunak nabarmenak baitira.

Bakioko San Pelaio Bizkaiko arte erromanikoaren lau adibiderik garrantzitsuenen artean dago, Abrisketako San Pedro baseliza, Zumetxagako San Migel eta Galdakaoko Santa Mariarekin batera, azken hau monumenturik handienetakoa izanik.

Nola uler daiteke hain zaharra den estilo erromanikoa Bizkaiko bazter ezkutu honetan agertzea? Batzuk diotenez, Erdi Aroan merkataritza nabarmena zeukan Bermeoko portuaren bidez eta beraz, Europa aldetik sartutako eragina izan daiteke. Beste batzuen aburuz, Donejakueren kostaldeko bidetik iritsi ziren korronte artistikoen ondorioa da. Ezin da ahaztu kostaldeko bidea Konpostelarako biderik garrantzitsuena izan zela mendetan zehar.

Jatetxeak eta ostatuak

Non lo egin:
Arimune ostatua.
Tel.: 94-6194022
Bisalde nekazal turismoa.
Tel.: 94-6193019
Gaztelu Begi pentsioa.
Tel.: 94-61924
Joshe Mari hotela.
Tel.: 94-6194005
Hostelería del Señorío de Bizkaia hotela.
Tel.: 94-6194725



Non Jan:
Bolibar jatetxea.
Tel.: 94-6193000
Busturia erretegia.
Tel.: 94-6194548
Eneperi jatetxea.
Tel.: 94-6194065
Gotzon jatetxea.
Tel.: 94-6194043
Itxas-Begi jatetxea.
Tel.: 94-6194320
La Bakiense jatetxea.
Tel.: 94-6194232
Sabin Etxea jatetxea.
Tel.: 94-6194041


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude