Iñaki Barcena: "Prestigetik ikasi: arriskua eta zortea"


2003ko martxoaren 02an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ezin ginen kexatu, Prestigeren marea beltzak gure kostaldea ez zuen ukitu nahi izan aurreko bi hilabetetan. Abendua eta urtarrilean eguraldiak oso ondo tratatu gintuen eta mendebaldetik zetozen orbanak iparrera zihoazen hego-haizeak jota. Hau zortea! Itsas biologoek diotenez hau ez da zer edo zer berririk, Bizkaiko Golkoaren alde honetan bizi garenon artean sortzen ditugun kalte ekologikoak, kutsadurarenak kasu, Atlantikotik datozen korronteak lagundurik Akitania eta Bretainia aldera joaten dira. Esaterako, hango hondartzatan agertzen dira Eroskiko poltsak. Zorionekoak gara beraz, korronteak eta haizeak gure alde. Dena den, zorioneko sasoiek ere bere bukaera ezagutzen dute eta hondoratzetik hirugarren hilabetea betetzen denerako Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko itsasertzek arras ongi dakite galipotaren hatsa eta kolorea nolakoa den. Bukatu dira beraz, gure alde geneuzkan baldintzak eta haizeak. Eta une horretan ageri dira administrazioa eta gizarte zibilaren arteko desadostasunak. Talde ekologista eta herritarrek beherehala salatu behar izan baitute itsas ekosistema aberatsak eta defenditu behar ditugun flora eta fauna ez daudela hondartzatan soilik, haitz eta labarretan daudela interesgarrienak, nahiz eta hor lanak askoz gogorragoak izan eta publizitaterako eskasagoak.

Gure agintari politikoek erantzun behar dituzten galderak hauexek dira: nork ordainduko ditu egindako kalteak? Nork exijituko die zer eta noren aurrean? Badirudi nazioarteko legislazioaren arabera enpresa armadorearen (Mare International) erantzukizuna mugatua dela eta bere ostean Itsasoaren Nazioarteko Erakundearen fondoak ere txikiak direla eta ez direla ailegatuko triskantza honek utzitako zorrak kitatzeko. Hortantxe bertan datza globalizazio neoliberalaren engainua, sozietate anonimoen asmakizunetik hona garatu dena. Enpresen erantzukizunak mugatuak eta iheskorrak dira. Eta EAEko, Espainiako eta Europako gobernariek argitu beharko digute nola gauzatuko duten orain euren arau merkatal/ekologiko nagusia, «kutsatzen duenak ordaintzen du». Askok esaten du, Europan Ipar Amerikan dagoen legedi berria indarrean jarri behar dela, baina erantzukizuneko kasu honetan Ipar Amerikako etsenpluak ez du balio: Exxon konpainiak oraindik ez du ordaindu AEBetan Auzitegi Federalak ezarritako 4.000 milioi dolarren isuna, nahiz eta publikoki onartu kalteak euren erantzukizuna zirela. Negozioak eta interes komertzialak ingurumen balioen gainean jartzen diren bitartean ez da aldaketarik egongo. Zenbat balio dute hildako milaka hegaztiek? Nola ordainduko da hegazti espezien desagerpena? Agintari politikoei erakutsi behar diegu edo hobeto esanda, onartu beharko dute hondamendi sozioambiental hau ez dela zerutik edo kasualitatez etorri. Erantzun herritarra, Galizian eta Euskal Herrian modelikoa izan da, agintari politikoen erantzun ezean. Eta elkartasuna ere sumatu dugu ondoko herrialdeen partetik, baina jende arruntaren konpromisoak ez du arriskua geldiarazi. Aspaldian ikasi genuen triskantza ekologikoek ez dutela muga eta ertz politikorik errespetatzen. Globalizazio ekonomikoak ere ez. Gure zibilizazioaren aurrerapenak denbora geologiko luzeetan ekoiztutako erregai fosiletan, ikatza, petrolioa eta gas naturala, printzipalki, oinarritu egin dira eta ekonomiaren zati handienetariko bat horren inguruan dabil. Gure bizimodu modernoa petrolioari elkarlotuta dabil. Gure automobilak, gure etxeko elektrodoIñaki Barcena*
mestikoak, gure jantziak eta elikagaien produkzioa adibidez, horren dependentzian daude. Eta horregatik, erregai hauek guretzako funtsezkoak direnez, munduko transnazional nagusiak (Exxon-Mobil, Shell, British Petroleum-Amoco, Texako, Total-Fina-Elf-Cepsa...) eskuak igurzten ari dira Bushen gerraren ostean ea nola banatzen dituzten Iraken lortzear dauden putzu berriak.
Ikasteko dugu gure bizimodua sustengaezina dela. Galipotak beldurra ematen digu baina gero eta petrolio gehiago gastatzen dugu. Etxean erregai fosilik ez daukagunez kanpotik ekarri behar dugu eta laster Petronorrera datozenekin batera Abrako superportuan gas metanoarekin betetako itsasontzi erraldoiak ere izango ditugu gure «superportuan» zentral termikoetan erretzeko. NUNCA MAIS! entzuten eta apoiatzen dugunean ez gara konturatzen horretarako norabide aldaketa serio bat eman beharra dugula eta ez bakarrik diskurtso ekologikoak apoiatu! Arriskuaren gizartean bizi garela badakigu baina nahiago dugu beste aldera begiratu eta zorteari kandelak ipini. Noiz arte?


* Ekologistak Martxan-eko kidea


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude