Lasturko haranean ibilaldia, zezenak noiz ikusiko

  • Gipuzkoaren ipar mendebaldean dago Lasturko harana, hamaika mendiz inguratua geografia zimurraren erreka zulo batean. Andutz, Garmendi, Gaztelu, Gantzipitxa, Kalaluz eta Arbil inguruan. Lau etxek osatzen dute Lasturko erdigunea, horien artean dira, nola ez, taberna eta San Nikolas eliza. Hauen guztien artean itxitura bat egin eta... hara, hor non eratzen den zezen plaza. Erreka zulo hau zeinek ezagutaraziko eta... zezenek! Leku xarmangarri gehienak bezala hau ere toki xumea da. Eta zezen plaza horretaz gain, frontoia eta eraberrituriko errotatxo bat besterik ez dago. Goiko zelai eta larreetan bizi dira zezenak. Kare-harrizko lurzoruak tinko dirau inguruko mendi eta mendixkak altxatuz. Hareharria aldiz, hemen ugari den euriek daramate bertan itsasoratzen den Deba ibaian zehar, zokoak eta harantxoak eratuz.

Erreka zulo laiotz honetatik abiatuko dugu gaurko ibilbidea. PR-GI 44 bidea hartu eta marra zuri-horiei segituko diegu, errotaren albotik pinudian barneratuz. Pinudia zeharkatzen duen pistak lurra jaten du eta lurzorua eta hareharria agerian gelditzen dira.

Baserri artean txalet eta luxuzko etxeak ugaritu dira eta gelditzen diren baserriak erortzeko zorian daude. Hala gertatzen da errepidera iritsi aurretik dagoen azken baserri zoragarriarekin eta atarian duen arte ederrarekin ere. Arteak kare-harriaren etorreraz-edo ohartarazten gaitu. Arteak baldintza lehorrak behar izaten ditu eta Gipuzkoako klima hezearekin zaila izaten da lur lehorrak aurkitzea. Kare-harrizko mendiek aldiz belakien moduan zurgatzen dute ura eta goiko geruzetan etorri bezain agudo alde egiten du urak.
Sastsamendi edo Garmendi inguratuz gora egingo dugu. Hemen bai agertzen direla artadiaren arrastoak, eta baita artea bera ere. Txorbeltza, endolaharra, artea, eta antzekoak agertzen dira nonnahi. Ez dira inolaz ere zuhaitz ikaragarriak eta abereen kimaketa nabaria da. Haritz txikiak ere garatzen dira, lurrean sakonuneren bat edo beste egiten denean, baina hauek ere ezin hasiz nano gelditu dira. Lurrak etekina eman dezakeen edozein txoko aprobetxatzen du gizakiak eta pinu landareak landatu dituzte hemen ere, bide eta antzekoak errespetatu barik. Goseak dagoen animaliak ordea, ez du landatu eta erne denaren arteko desberdintasunik egiten eta pinu landareen enbor xamurrei ere kosk egiten die. Eztaundi baserrira helduko gara bideko marra zuri-horiei segika eta etxe atzetik gora egiten duen bidea hartuko dugu mendian gora egiteko. Lepora iristean, artadian pago multzo bat aurkituko dugu zulo batean. Sorginek akelarreetarako erabiltzen zituzten babes horietako bat izan daitekeena alde batera utzi eta bidean aurrera eginez azken maldari aurre egiteko prestatuko gara. Gain honetara iritsitakoan ikuskizun miresgarri batekin aurkituko gara. Hegoaldera Izarraizko gailurrik ederrena Erlo, atzean Ernio eta itsasotik gertuen, Aiako Harriak eta atzean Larrun. Lasturko haranari so egiten badiogu, harrobia ikus dezakegu; inpaktu mingarria, mendizaleontzat. Gizakion indar eta gose bortitzaren eskultura ditugu harrobiak eta Lasturkoa, mokadu goxo eta preziatua omen. Garmendira zuzenean igoko gara hesiaren albotik jarraitu eta gailurreko larre zakarrean gora iritsiko gara. Hemendik, Andutzeko lepora jaitsiko gara. Lepoan ihidia eta putzuak daude hezetasuna ere mantentzen du nahi duenean kare-harriak.
Aurrean dugun mendia da Andutz, kare-harrizko belakia larrez estalia. Zuzenean berriro gora eta iritsi baino lehenago zokogune batean haizeak orrazturiko elorri zuriek babesa non hartu duten ikusiko dugu. Andutzera igo eta itsasoa bere zabaltasunean ikusiko dugu. Bizkaia aldetik datozen fuel orbanak ez dira nabari hemen goitik baina, autopistan igaro diren autoek kontzientzia astinduarazi digute. Diruaren atzetik daramagun korrika saioaren ondorioak dira guztiak: pinudiak artadiak ordezkatu ditu, txaletak baserria. Ingurumena aberastasuna da, baina baita aberastasun ekonomikoa ere, galdetu bestela Galiziako arrantzaleei. Itsasoari begira gainez gain jarraituko dugu eta inguru honetako azken mendixkara hurbilduko gara. Txobilar izena omen du gailurrak eta artadiz inguraturiko kaxkoa da. Bertan elur-zuloa dugu eta ezkerretara Itziarko herria ikus dezakegu. Azken urteetan industria gunea asko hazi da eta ondorioz baita herria ere.
Txobilarretik bueltan, beheko pinudiarekin muga ezartzen duen bideari ekingo diogu. Bidean aurkitzen diren putzuetan igel eta anfibioak ikus ditzakegu. Nekazaritzaren mekanizazioarekin honelako putzu asko agortu ziren eta beraiekin batera bertako bizidunak. Hurbiltzearekin bakarrik urak mugitzen hasten dira bertako igel, uhandre eta antzekoak ezkutatuz. Mantso-mantso gerturatzen bagara aldiz, denak ikus ditzakegu. Itxaizko baserrira iritsi baino lehen baserri bidea ezkerretara jaitsiko dugu, errepidera ailegatzeko. Baina, iritsi eta berehala Lizarreta baserrira doala dioen bidea hartuko dugu. Zelaietan zehar Ararno baserrira heldu baino lehenago, ezkerreko pista jarraitu eta berriro pinudian barneratuko gara Lasturrera itzultzeko
Landare basatiak ingurunea ezagutzen ikasteko lagungarri
Arruntak dira gure artean, guk arrotzak direlakoan erabiltzen baditugu ere. Jakiak gozatzeko, bizitzeko, infusioetarako, zein liseriketa errazteko erabiltzen ditugu. Bazkaritan zein bazkalondoren dastatzen ditugun arren, ez dugu uste gure hankapean ohikoak direnik. Eta supermerkatuko kaxatik kanpo, ezagutzea ezinezkoa dela iruditzen zaigu. Igandetako txangoa aprobe- txatuz edo egunero egiten dugun ibilalditxoan, bildu ditzakegun landareak dira asko eta asko. Leku eta garai egokian hartuz gero berriz, dendan erositakoak baino mesede handiagoa egiten dute. Ez da kontua mendian sarraskia egitea baina, behar ditugunak ondo eta neurrian bilduz gero, ingurua ere hobeto irakurtzen ikasiko dugu. Hauek dira ibilbide honetan aurkitu ditzakegun usaina duten landare arruntak:

Xipa-belarra edo menta
(Mentha aquatica) leku istilduetan, putzu askoko lurretan hazten da. 10-90 cm-ko zurtoin iletsuak izaten ditu, kanpoko sustrai herrestariak. Enborrean zehar doazen hostoak gezi formakoak dira eta puntan lore arroxa eta zuri elkarketak daude. Infusioetan asko erabiltzen da. Garai batean erratzak egiten ziren etxeetan usain ona zabalduz.

Oreganoa
(Origanum vulgare L.). Leku eguteretan, belardi lehorretan, bide edo sastrakaditan egon ohi da. Zurtoina metro batera iritsi daiteke. Hostoak txortendunak dira eta eliptikoak. Ertzak zerraren hortzak bezala ditu. Loreak 20 mm ingurukoak ditu, zurtoinaren puntan elkartzen dira eta arroxa edo purpura kolorekoak dira.

Erramua (Laurus nobilis) edo ereinotza
artadi kantauriarretan. 10-12 metrotara hel daiteke zuhaitz txiki hau. Hosto lantzeolatuak ditu, gain aldetik lustratuak eta azpialdea argiagoa dute. Loreak ernaldu eta fruitua ematen dute. Oliba formakoa da fruitua. Enborraren azala leuna da.
Betidanik kutsu mistikoa izan du erramuak eta borda eta baserrietako ateetan jartzen ziren sorgin eta mamuetatik babesteko. Gerora elizak ere egun bat eskaintzen dio zuhaitz honi, Erramu eguna. Sukaldaritzan erabiltzen da.

Ezkaia, (Thymus praecox)
kare-harrizko lur lehorretan aurkituko dugu. Landare etzana da. Zurtoin loredunak ditu,10 cm baino laburragoak. Adar luzeak herrestariak dira. Hostoak berriz, txikiak ditu, eta arrautz formakoak dira. Loreak ere txikiak dira eta purpura kolorekoak


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude