BARATZE EKOLOGIKOAK: KENDUTAKOA ITZULI

  • Kontsumitzaileongan jaten dugunarenganako kezka handituz doan heinean, produktu ekologikoak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira. Hala ere, ez da moda kontua, nekazaritza ekologikoa pentsamendu korronte gisa ulertu behar da.

2001eko urtarrilaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Kontsumitzaileok geroz eta interes handiagoa azaltzen dugu produktu ekologiko edo biologikoengan. Badirudi nolabaiteko mesfidantza dagoela kontsumitu ohi ditugun produktuengan. Gainera, norberaren osasunaz gain ingurumena babestearen aldeko apustua egin nahi dugu.
Askok dio egungo nekazaritza industrializatua dela. horrek arrazoi argia du; abonu kimiko eta produktu fitosanitarioen (pestizida eta herbiziden) erabilera geroz eta handiagoa izatea; horrek guztiak, produktu horien eraketan industria oso bat garatzea ekarri du, eta horrekin batera gure ekosistemen gainbehera.
Gaur egungo nekazal tekniken erabilerak, ondorio ezberdinak ditu. Esate baterako, kostu energetikoa altua da. Bestalde, lurraren emankortasunaren galera nabaria da. Aipatu teknikek monolaborantzan arazoak eragiten dituzte: ustiaketa intentsiboa, landare barietateen galera, merkatal prezioen ezegonkortasuna... Errekurtso naturalek eta ingurumenak kutsadura jasan behar izaten dute eta nekazal produktuen kalitate naturalak beherantz egiten du.
Baina zer da zehazki nekazaritza ekologiko edo biologikoa?
Artifizialki sortutako produktu kimikorik erabiltzen ez duen nekazaritza alternatiboa litzateke, ez abonu kimikorik eta ez pestizida zein herbizidarik, eta ezinbestekoa deneko kasuetan ingurumenean inpaktu gutxiena eragiten duena erabiliko du. Baina hori guztia, pentsamendu korronte baten barnean kokatzen dugu, ingurumenarekin harmonizatu nahi duena, lurraren emankortasuna mantenduz eta inguruko animalia zein landareak errespetatu nahi dituena. Nekazari ekologikoek azpimarratzen digutenez berau konpromiso pertsonal bat da, merkatu etekinak alde batera utzita.
Produktu kimiko eraberrituak degradatzea oso zaila da eta ondorioz kutsadura ezinezkoa. Abonu kimikoak gehigarri organikoen bidez ordezkatzen dituzte, gure baserrietan beti ezagutu ditugun gorotzak, alegia landareen mantenugai diren nitrogeno, fosforo eta potasiodun abonu inorganikoa; nitrogeno, fosforo eta potasiodun abonu organikoak ordezkatzen du. Hala ere, beharrezkoa da abonu horien aplikazioa kontrolatzea, zeren nahiz jatorri naturalekoak izan, gehiegi aplikatzeak, edo denbora ezegokian aplikatzeak landare hazkuntza desorekatu bat ekar baitezake. Nekazaritza ekologikoa erabiltzearen aldeko direnek argi dute naturak berak ematen diguna berriz bueltan itzuli behar zaiola, ziklo moduko bat osotuz.
Gaur egungo nekazaritza arruntean egin ohi den bezala, belar txarrekin akabatzeko plastikoak ezartzen dituzte, akoltxatua deritzana. Gainera horrek beste hainbat abantaila ematen ditu: lurzoruan hezetasuna mantentzen du, beroa erretenitzen du, sustraiak tenperaturaren gorabeheretatik babesten ditu eta azkenik, euriteen ondorio den lurzorua konpaktatzea eta zartatzea eragozten du.
Parasito eta gaixotasunen aurka kontrol biologiko bat aplikatzen da, mikroorganismo asko existitzen baitira horiei aurre egiten laguntzen dutenak, mikrobioen hazkuntza inhibituz. Baina nekazaritza ekologikoa burutzen dutenen arabera, gehiegizko izurrite eta parasitoak desorekaren adierazle dira, gure baratzean zerbait gaizki egin dugunaren adierazle, kasu askotan abonu gehiegi botatzeagatik izaten da.
Kasu horretan ere, kultiboen errotazioa beharrezkoa da, horrela landare mota ezberdinek lurreko elementu elikagarriak proportzio orekatuetan erabiliko dituzte.
Aspaldidaniko ohitura da landare asoziazio bereziak egitea kultiboetan, nekazari ekologikoek ohitura horiek berreskuratu dituzte, hamaika onura lortzen baitira: errendimenduaren igoera, parasitoen ekintza gutxitzen da, baita belar txarrena ere, uztaldi kaskarren arriskua minimoa da... Adibide asko aipa daitezke: azenario eta porrua (horiengan eragina duen euli baten ekintza murrizten da), tomate eta tipula, marrubi eta tipula, espinaka eta porrua ... eta beste hainbat konbinazio.
Ongi dakusagunez, nekazaritza ekologikoa ez da soilik antzinako tekniken aplikazioa, nekazaritza ekologikoa guztiz aurrerakoia dela esan dezakegu: zientzia modernoak biologia mailan, edafologian... eskaintzen dizkigun ezagutzak aprobetxatzen saiatzen da, baratze bera ekosistema moduan ulertzen, baratzegintzaren praktika egoki bat eginez. Adibidez, garrantzitsua litzateke landuko dugun lurzoruaren azterketa bat egitea, egitura, edukia, azidotasun maila... ezen azidoa izatekotan karea bota beharko genuke.

Etiketa ekologikoa. Nekazal produktu ekologikoak bereizteko, Eusko Jaurlaritzak etiketa ekologikoak ezartzea ahalbidetzen du, label ekologiko modukoa baina bestelako labeletatik bereizten dena. Nekazal produktu ekologikoak Europako Batasunak indarrean jarritako legedi batean oinarritzen dira.
Nekazaritza Ekologikoaren Euskadiko federazioak honoko elkarte sektorialak barneratzen ditu: Lurreko eta Ekolur Bizkaian, Biolur Gipuzkoan eta Bionekazaritza Araban.

NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN PRINTZIPIOAK
Nekazaritza ekologikoaren printzipio orokorrak Nazioarteko Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Mugimenduak ateratako agirian laburki azaltzen dira:
- Elikadura aldetik, kalitate altuko produktuak sortu eta behar adinako kantitatean.
- Ekosistemarekin lan egin behar da berau kontrolatzen saiatu beharrean.
- Baratzea barruan mikroorganismo, landare eta animalien arteko erlazioak indartu, ekosistema orekatua izan dadin.
- Lurzoruaren emankortasuna mantendu edo epe luzera gehitu.
- Energi iturri berriztagarrien erabilera handitu ahal den neurrian.
- Materia organiko eta elikagaiei dagokienez sistema itxi batean lan egiten saiatu.
- Ganaduak bere berezko portaera gara dezan bizi baldintza egokia ahalbidetu.
- Nekazal tekniken aplikaziotik etor daitezkeen kutsadura era ezberdinak saihesten saiatu.
- Nekazal sistemaren eta horren inguruko dibertsitate genetikoa mantendu, inguruko larre landare eta animaliak kontutan hartuz.
- Nekazaria lan ingurune osasuntsuan aritu dadila, diru sarrera egokiekin. Bere lana ahalik eta atseginena izan dadila ahalbidetu.
- Inpaktu sozial eta ekologikoa gure nekazal sistemetatik harat kontsideratu.

PATXI MONTERO: "MERKATUA GUTXIEN AXOLA ZAIGUNA DA"
Zer da zuretzat nekazaritza ekologikoa?
Nekazaritza egiteko modu bat da, definizio zailekoa. Filosofia bat ere bada, eta horren barruan baserria ekosistema gisa ulertuz oreka bat mantentzen ahalegintzen da, natura errespetatuz, animalia eta landare zikloak babestuz eta lurraren emankortasuna mantenduz.

Zein da nekazaritza ekologikoaren egoera Euskal Herrian?
Nekazaritza ekologikoak hazteko joera erakusten du, Euskal Autonomia Erkidegoan 76 federatu inguru ditugu eta Nafarroan 200 inguru daude. Nekazaritza ekologikoa praktikatzen dugunok ez ditugu gaur egungo teknika berritzaileak onartzen eta ondorioz nolabaiteko ezinikusiak sortu dira gainerako elkarteekin.

Merkatuari begira, nola egiten da nekazal produktu ekologikoen banaketa Euskal Herrian?
Merkatua gutxien axola zaiguna da, hemen Euskal Herrian guk zuzeneko salmenta edo merkatu zirkuitu txikiak jarraitzen ditugu, hala ere Nafarroan joera hau aldakorra da, bestelako banaketa sareak erabiltzen dituzte, maioristen bitartez...

Esan ohi da produktu biologikoak garestiagoak direla, zer deritzozu honi buruz?
Topiko hutsa da, hori merkatu handien kontua da, inportazioko produktuak izateaz gain, "ekologiko" hitza jarriz garestitu egiten dute produktua. Zuzeneko salmenta jarraituz gero produktu merkeagoak eros ahal daitezke, produktua non erosi jakin behar da.

Produktu ekologikoenganako interes handitze honetan eraginik ba al dute azken hilabete hauetan sortutako elikagaien inguruko polemikek?
Dudarik gabe, behi zoro eta dioxinen asuntoek alarma sortu dute kontsumitzailearengan. Izan ere, elikadura motak eragin zuzena du gure osasunarengan, esaera batek dioen moduan "jaten dugunaren araberakoak izango gara"


Azkenak
2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Martxa eta burujabetzak

Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]


2025-07-23 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (I)

Antza denez, dualista naiz, izan nahi ez dudan arren. Esaldia bukle bat da: izan nahi ez dudan zerbait naiz, orduan: nor da esaldian ezkutuan dagoen nia, dualista izan nahi ez duena? Edo, alderantziz, dualista dena da, hain zuzen, ni hori (izan nahi ez badu ere)? Nahaspila... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Eguneraketa berriak daude