SANTIAGO BROUARD JAUNA


1999ko martxoaren 21an
SANTIAGO BROUARD JAUNA
Xanti. Ez dakizu nola aldatua zaigun bizia. Ez dugu jada zure garaian genuen beilagunerik, Donibane Ziburuko hondartza eta portu ertzeak hutsik baititugu zure hutsunea onartu ez balute bezala. Atzo, zure hilketa bortitza agindu eta bete egin zutenen berri eman zuten bere garaian ezkutatzen ibili zirenak. Hedabide berak ditugu orain ere garaiz kanpo dabiltzanak, urak joan ondoan presa egitea ezinezkoa dela jakitun. Eta zure buruari jarri zioten prezioaren berri ere eman ziguten, Espainiako Gobernuko kideen ezkutuko etengabeko enkantean kotizazioen zenbatekoa argira ekarriz. Eta ez dira gutxi, gatazka honi esker, besteen sofrimenduari zor etekin materialaz bapo hornitu direnak, beren buruak bizi direno mozkindunak bilakatu dituztenak. Baina gutxi batzuena soilik geratuko da agerian, zozoenena agian, zuk bilatzen zenuen gizarte eraldatzetik urrun, jasaten dugun endekatze ustelean harrapari handienak eroso baitabiltza, kondarrak banatzea aski izan baitute itsu, gor, eta mutuz beren aldeko gudalostea osatzeko. Izan ere, merke ordaintzen baita orain lan merkatuan ezeren onespena


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude