Txorromorro: "Zarata egitetik estiloa fintzera jo dugu"


1989ko irailaren 17an
Txorromorro musika taldeko bateria den Ferryrekin elkarrizketa.

"SE OS VA A CAER EL PELO" SINGLEA BASATI-REKIN
Txorromorro: "Zarata egitetik estiloa fintzera jo dugu"
Musika egitea jendearekin sartzeko modu egokiena da donostiar hauentzat. Ska eta rock & roll-etik edaten badute ere, estilo ezberdinak nola konbina asma ezinik ematen dute denbora. Gaztetxe zirkuitoan mugitzen den talde honen berri eman digu Ferry bateriak.
Beren lehen diska oraintsu kaleratu bada ere, lau urte daramate elkarrekin Txorromorro taldekoek: Joxemi baxuan, Ferry baterian eta Jon gitarran eta ahotsa ipiniz. Donostiarrak hirurak, eta Ferryk adierazi digunez aspalditik musika munduan sartuak:
Musikaz kanpo daramaten bizitza ere nahiko xelebrea denik ezin ukatu:
"Joxemi hippya da, squatean bizi da, etxe okupatuan, pintatuz eta kalean joz ateratzen du bizitzeko; edozer gauza patroiarentzat lana egin ezik. Jonek etxaldea euki zuen untxi eta oilaskoekin, eta honek ere pintatu egiten du. Ni berriz tabernari ohi eta garraiolari naiz".
Kanta beteranoak
"Se os va a caer el pelo", Basati Diskak etxearekin kaleratu singlea bost kantaz osatu dute: 'Autobiarik ez' (dagoeneko berandu bada ere,), 'Africana', 'Kotxe puta zikin hori', 'Vamos a joderles' eta 'Zure soldaduska ere ez'. Kanta nahiko beteranoak, Txorromorro-k aurretik maketatan grabatutakoak gehienak.
"Orain arte nahiko maketa zikinak egin ditugu, txapuza hutsak, eta bagenuen gustoko genituen kanta batzu hartu eta txukunago grabatzeko gogorik. Horixe egin dugu eta nahiko gustora gaude; ez dago txarto lehenengo saioa izateko".
Esan beharra dago gainera egunbete baino ez dutela egin IZren grabazio estudiotan, sartu eta egin. Itxuraz ez dute denborarik galtzen mutil hauek.
Jendea izorratzera
Musika jotzearen arrazoi nagusia zaletasuna dute, eta zirikatzaile hutsak dira. Ferryk dioskunez,
"beti sartzen gara jendearekin, ez dakit zergatik. Autobiaren kasuan ganberrada egitera doazela ikusi eta kanta prestatzen dugu, nahiz eta jakin ez duzula geldituko; edo nagusia izorratzera zoaz, edo Afrikara joan eta beltzek jaten duten misiolariaren istorioa kontatzen duzu. Inork soldaduska euskaldunekin egiteko planteatzen duenean ere, zertarako? Hala nola badakizu zer ez duzun nahi".
Beren musika ska eta rock & roll-ean oinarritzen bada ere, Ferryk zarata egitetik estiloa depuratzera jo dutela adierazi digu, eta ez dute inongo arazorik beste musika estiloak onartzeko:
"gai izango bagina gai bat reggea egingo genuke, bestea rockabilly, bestea heavya, denetarik. Askotan zerikusirik ez duten zatiak lotzen ditugu, bat ez datozenak, baina nola edo hala moldatzen ditugu. Ordu piloa galtzen dugu honetan".
Txorromorro-k gaztetxe zirkuitora mugatu ditu bere kontzertuak, eta taldearen lehen diskoa promozionatzeko gira antolatzen ari dira; ziur jendea izorratzen jarraituko dutela.
XABIN MAKAZAGA
Oraingo Txorromorroko batzu lehen Familia Iscariote-koak ziren.
"Beti sartzen gara jendearekin. Ez dakit zergatik".
61


Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\TXORROMORRO
Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak
Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak
Egileez\MAKAZAGA2\Kultura

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude