Bake garaian, zer esan nahi du bakeak?

  • Borroka armatua eta kartzelak saioa aurkeztu dute Donostian; gaur, urriaren 6an. Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta dira lanaren egileak. Susa argitaletxearen eskutik argitaratua, Lisipe izenburupean. Jule Goikoetxea da bildumaren editorea.


2016ko urriaren 06an - 11:44
LISIPE Borroka armatua eta kartzelak Euskal Herriko gatazka armatuaren ondorioei buruzko bilduma feministaren lehen eskaintza da.

Borroka armatua eta kartzelak Euskal Herriko gatazka armatuaren ondorioei buruzko irakurketa feminista da. Gai bera landuko duten bilduma feminista honen lehen eskaintza.

“Euskal gatazkaren protagonista mutila izan da nagusiki” dio Zuriñe Rodriguez egileak. Saioa osatzeko “kartzelak berak zer-nolako eragina izan duen eguneroko bizitzan aztertu dugu, hau da, afektiboki, sexualki eta emozionalki harremanen moduek nola eragin duten pertsonengan”.

Frankismo, trantsizio eta demokrazia garaiko gatazkaz hausnartu ondoren, galdera hau jalgi zaie egileei: “Bake garaian, zer esan nahi du bakeak?”. Zein dira onurak eta zein galerak. Gatazkan ez dira denak protagonistak izan, ez neurri berean. Saiogileek emakumearen rola bigarren mailakoa izan dela ondorioztatu dute. Hona euren itauna: “Zer-nolako rol izan behar dugu ‘bake garaian’ emakumeok eta kasuon feministok?”.

Liburua osatzeko emakumeen eta gizonen testigantzak jaso dituzte, baina ez soilik borroka armatuan parte hartu dutenena, hau da, ETAn ibilitakoena. Harago joanez, gatazka oro har hartuta eta ulertuta, berean parte hartu dutenen iritziak bildu dituzte: “Gatazka modu orokorrean aztertu dugu, zeharka edo inguruan inplikatuta diren elkarteen, taldeen edo kolektiboen bizipenak kontuan hartuz”, adierazi dute egileek jende-aurrean.

Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta garai luze gatazkatsu honen hari bat lotzen saiatu dira. Garaiak aldatu direla diote, borroka modua eta gizartea ez baitira berak. “Gizartea aldatu da bereziki. Ez da gauza bera, adibidez, frankismo garaian gurasoak borroka armatuan inplikatuak zirelarik, neskek eta mutilek hartzen zuten zeregina. Gurasoek haiekiko zuten jarrera. Orduko eta gaur egungo esperientziak alderatuz gero, garai haietako emakumea ez zegoen borroka politikoetan. Hori aldatu da”.

“Gaur egun, emakume gazte ezkertiarrak ez dio soilik borrokari modu orokorrean begiratzen, askatasun sexualari begiratzen dio, besteak beste. Emakumeak bere ekarpena egiteko borrokatzen du”. Borroka armatua eta kartzelak borroka horren emaitza da.

Gizartea eta garaia aldatu dira, baina “oraindik ere badago zer aldatua” diote egileek. Beren hitzetan, “jendearen ideia edo imajinario kolektiboa oso maskulinoa, heterosexuala eta indartsua da, agresiboa. “Gudaria”ren figuraren ondorioz besteak beste”. Eredu horretan emakumea kanpoan geratzen da, baita gizon asko ere. Emakume feministek iraganeko ereduak gatazkaren sozializazioan duen eragina aldatu nahi dute.

LISIPE izenak bilduma osoari ematen dio izena. Amazona da mitologia grekoan. Emakumeen aitzindaria. “Lisipe oroitzea, borrokan ari diren emakumeei gure omenaldi moduko bat da”. Liburua erosoa omen da: "Pertsona bakoitzak bere gisara bizi du gatazka eta berau lasaitasunez eta goxotasunez narratu dugu”, adierazi dute idazleek.

Hurrengo saioak, besteak beste, Danele Sarriugarte, Mari Luz Esteban, Idurre Eskisabel, Kattalin Miner eta Lorea Agirreren esku izanen dira. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude