'Uztarria'-ko kazetari bat identifikatu du Ertzaintzak eta Mozal Legearekin mehatxatu

  • Azpeitia Zutik mugimenduaren batzarrari argazkiak ateratzen ari zela identifikatu zuten kazetaria. Mozal Legearen balizko ondorioez ohartarazi eta ertzainak agertzen ziren argazkiak ezabatzeko agindu zioten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 01an - 16:58
Azpeitia Zutiken batzarra (argazkia: Uztarria).

Atzo, ekainak 30, Uztarria Komunikazio Taldeko kazetari bat identifikatu zuen Ertzaintzak, plazan Azpeitia Zutik mugimenduaren batzarrari argazkiak ateratzen ari zela.

Batzarra hasi eta orduerdi ingurura plazara hurbildu ziren bi ertzainak kazetariarengana gerturatu ziren, eta zertan ari zen galdetu zioten Uztarriako kideari. Kazetariak bere lana egiten ari zela erantzun zien bi ertzainei eta horiek beste galdera batzuk egin zizkioten orduan: nondik izan zuen deialdiaren berri, non egiten duen lan, zergatik atera zien argazkia beraiei...

Horrez gain, Mozal Legeari aipamen egin eta mehatxu egin zioten kazetariari, argazkiak ez ezabatzekotan horrek izan zitzakeen ondorioak aipatuta; ertzainei argazkiak ateratzeagatik zigorren bat jaso zezakeela esan zioten, hain zuzen. 

Uztarria Komunikazio Taldearen oharra

Uztarria Komunikazio Taldeak atzo gertatu zena salatu nahi du. Uztarriako kazetaria bere lana egiten ari zen, eguneroko legez; Azpeitian egiten ari ziren ekintza baten berri jasotzen, alegia. Argazkiak ateratzea kazetarion ohiko egitekoa da, baina ohikoa ez dena da eguneroko lan hori egitea oztopatuz, poliziak galdeketa egitea eta kazetaria identifikatzea. Ez da ohikoa, zorionez, eta ez da onargarria Uztarria Komunikazio Taldearen iritziz. Ezin dugu ulertu poliziaren jarrera hori. 

Herri hedabidea garen partetik, gure xumetasunean, erasotuta sentitu gara. Egunerokoan askatasun osoz egiten dugun jarduera arruntari mugak jartzea nahi izan dutela uste dugu, eta horrekin prentsa askatasuna ere urratu dutela.

Gaur, uztailak 1, urtebete da Espainiako estatuan Herritarren Segurtasunerako Legea –Mozal Legea bezala ezagutzen dena– indarrean jarri zela. Lege hori aplikatuta, besteak beste, segurtasun indarren irudiak hedabideetan ateratzeagatik 30.000 eurora arteko zigorra jaso daiteke bueltan. 

Eusko Legebiltzarrak 2014ko otsailean Mozal Legea bertan behera uzteko eskatu zuen, honako alderdi hauen babesarekin: EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta UPyD. PP izan zen aurka agertu zen alderdi bakarra. Joan den ekainaren 22an, berriz, Mozal Legea Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeak aho batez, PPk salbu. ARGIAk egin zien proposamena alderdi politikoei. 

Joan den urteko uztailetik aurtengo martxora bitartean Ertzaintzak 3.959 isun jarri ditu Mozal Legea erabiliz, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera.

Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude