Egun mugituak izan dira Gasteizko Udalean. Ostiralean, EH Bilduk eta PPk ez bozkatu ostean, soilik EAJ eta PSEren babesa lortu zituen 2017ko aurrekontuak. Asteartean, aldiz, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak udalbatzaren konfiantza eskatuko duela jakin genuen.
Aurrekontuez, konfiantza eskaera horretaz eta 2017ko priektuen inguruan hitz egin du Hala Bedik Gorka Urtaran Gasteizko alkatearanekin. Astelehenean egun garrantzitsua izango da Udalean; konfiantza galdearen zergatia azaldu du.
Memoria historikoarekin lotutako azken polemikak ere izan ditugu hizpide. Gainera, Errekaleor, Mendizorrotza edota San Antonio alokairuko aferaz ere hitz egin digu.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]
Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]
Lazarraga elkarteak du Gasteiz antzokia kudeatzeko ardura eta programazioa antolatzekoa. Antzokiak 2023an ateak ireki behar zituen, baina oraindik ez dago martxan. Elkarteak 2023ko diru-laguntzari zegozkion 52.000 euro itzultzea proposatua zion udalari. Elkarteak... [+]