(Trans)feminismoaz hausnarketak ‘Genero-ariketak’ artikulu bilduman

  • Argitaletxea Edo!k atzo (urriak 10) aurkeztu zuen Hernanin (Gipuzkoa) Genero ariketak. Feminismoaren subjektuak artikulu bilduma. Hainbat egileren testuak biltzen ditu, euskaraz eginak batzuk, euskarara itzuliak besteak. Egitasmoaren koordinatzaileen esanetan, isilarazitako gorputzei ahotsa ematea zen asmoa, pentsamendu (trans)feministara hurbiltzen diren gogoetei atea irekitzea.


2013ko urriaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Genero-ariketak liburuaren azala.

Artikulu bildumaren koordinatzaileak Iratxe Retolaza eta Isa Castillo izan dira. Egileak berriz hainbat dira: Amaia Alvarez Uria, Judith Butler, Virginie Despentes, Mariz Luz Esteban, Ainhoa Güemes, Maialen Lujanbio, Medeak, Raquel / Lucas Platero, Beatriz Preciado, Javier Sáez eta Itziar Ziga. Itzultzaile taldea hauek osatu dute: Josebe Alkorta, Garazi Arrula, Irene Hurtado de Saratxo, Miren Agur Meabe, Ainara Sarasketa Alberdi, Asier Sarasola, Danele Sarriugarte eta Iñaki Segurola.

Kontrazalean ondoko zatia irakur daiteke: “Bestalde, ikusgarri egin nahi izan dugu, pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela (trans)feminismoa. Ekintza eta pentsamendu (trans)feminista garatzen, eraikitzen eta hedatzen ari diren pertsona eta kolektibo batzuk bildu ditugu, eta irakurlea ohartuko denez, askotarikoak dira ahots horiek”.

Hernani aukeratu zuten liburua aurkezteko, bertakoa zen Amaia-Aimar Elosegi Ansa zenari omen egiteko. Hitzaurrea berari zuzendua dago eta liburua bere hitzek hasten dute. Hernaniarrak ondoko hitzak jaso zituen berak idatzitako eskutitzean: “Betidanik eduki dut mutil bat izate nahia. Txikia nintzenean izena, DNIan hombre jartzea eta haragi puska bat falta zitzaizkidan nahi nuena eta izan beharko nintzatekeena izateko”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Eguneraketa berriak daude