Sei pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, sexu esplotazioaren kontrako operazio batean

  • Beste hamazazpi atxilotu ditu Poliziak Kantabrian. Emakumezkoen sexu esplotaziorako sare bat eratzea leporatzen die. Poliziak Trapagarango (Bizkaia) prostituzio lokal bat itxi du.


2018ko uztailaren 20an - 09:34
Espainiako Poliziak, iaz, Bilbon, sexu esplotazioaren kontra egin zuen operazioko irudi bat.

Operazioan, hiru emakume hegoamerikar erreskatatu dituzte. Sarearekin zuten zorra ordaindu arte prostituitzera behartu dituzte, eta jasotzen zuten diru sarrera osorik kentzen zieten esplotatzaileek. Kasu batzuetan, 6.000 euro inguruko kopurua ordaindu behar zuten. Horrez gain, 55 euro ordaindu behar zuten eguneko, bizitzeko toki baten eta argiaren truke. Hamabi ordura arteko jardunaldietara behartzen zituzten, eta are gehiago luza zitezkeen bezeroren batek hala eskatuz gero.

Poliziak azaldu duenez, gaizkileek Hego Amerikako emakumeei egiten zieten iruzur. Bereziki, Venezuela, Paraguai eta Dominikar Errepublikan bilatzen zituzten biktimak. Haiengana iristeko, bitartekariak erabiltzen zituzten, eta egoera ekonomiko eta familiar zailetan ziren emakumeengana jotzen zuten.

Prostituziorako bi lokal itxi ditu Poliziak. Bata, Trapagaranen; bestea, Barcena de Ciceron (Kantabria, Espainia).

Poliziak jakinarazi du operazioak irekita jarraitzen duela, dagoeneko lokaletan ez dauden baina biktima izan diren emakumeen bila ari delako.

Albiste hau Berria.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Eguneraketa berriak daude