Radio Vitoriako kaleratzeen inguruko azalpenak emateko eskatu diote EiTBko zuzendariari

  • Radio Vitoriako langileek igorritako mezu batean salatu zuten EiTBk 10 langile kaleratzeko asmoa zuela. Asteazkenean, konpainiak komunikatu bat igorri du datu horiek okerrak direla esanez. PPk, PSEk eta Bilduk Maite Iturbe EiTBko zuzendariari parlamentuan agertzeko eskatu diote, egoera argitzeko.


2013ko maiatzaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
EiTBk sei aldi baterako kontratu ez dituela berrituko esan du.

Araban 80 urtez daraman irratian langileen %25 kaleratzea suposatuko lukeen albiste horrek kritika gogorrak jaso ditu sare sozialetan ere. EiTBk, kritika horiei erantzunez, hartu duen erabakiaren xehetasunak azaldu ditu: aldi baterako sei langileren kontratua ez duela berrituko, baina ez dituela 10 langile kaleratuko.

“Igorritako informazio okerrak komunikabide honen irudia kaltetu dezake”, esan du EiTBk bere komunikatuan. Bestalde, Euskadi Irratian langileen %15a kaleratuko zutela zioen zurrumurrua ere gezurra dela esan du. Hedabide publikoko irratien zuzendari Odile Kruzeta Radio Vitoriako langileekin bildu da asteazkenean egoera argitzeko.

Parlamentuan, EiTBren komunikatua agertu aurretik, kritika gogorrak entzun dira oposizioko alderdien partetik. PPk “guztiz arbuiatu” du Radio Vitoriako murrizketa. Bilduk kaleratze horiek “irratiaren desagertzea” ekar lezaketela salatu du. PSEk, bestalde, Maite Iturberen berehalako agerraldia eskatu du, egoeraren aurrean azalpenak eman ditzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude