PSEk euskararen inguruan zabaldu duen bideoak haserrea eragin du

  • Iraingarritzat jo dute askok gazteleradunen bazterketa iradokitzen duen bideoa. Beste zenbaiten aburuz, ez dator errealitatearekin bat.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 13a
PSEk publiko egin duen bideoko fotograma bat.

Tabernara, elizara, futbol zelaira edota autobusera sartu nahian dabilen gizonezko bat da sareko erabiltzaileak haserrerazi dituen bideoko protagonista. Alderdi sozialistak zabaldu du bideoa, eta bertan agertzen den gizonezkoari ez diote uzten gune horietan sartzen. Bideoaren amaieran Idoia Mendia hautagai sozialistaren ahotsa entzuten da, eta hark dio ezetz: halakorik ez dela gertatzen Euskal Herrian... administrazioan izan ezik.

 

Gazteleradunei egiten zaien balizko bazterketa salatzea du helburu ikus-entzunezkoak, eta irailaren 25eko hauteskundeen ostean egoera horri buelta emateko prest agertzen da Mendia. Aurkako erreakzioak berehala etorri dira. Kontseiluak, esaterako, "benetako eztabaida saihestu nahi izatea" leporatu dio PSE-EEri, eta "interes politiko zehatzak asetzeko gezurrak zabaltzea zilegi ez dela" gaineratu du, prentsa ohar batean.

Hizkuntza politika hauteskunde kanpainetako gai nagusietakoa izan beharko litzatekeela aldarrikatu du Kontseiluak, "gure eskubideak bermatzeko alderdiek zer-nolako proposamenak egiten dituzte jakin behar baitugu herritarrok". Horren ordez, PSEk gaia desitxuratu duela iritzi diote, "elementu faltsuak baliatuz". Kontseiluak gaineratu du alderdiek ez diotela erantzuten euskaraz bizi nahi duten herritarren galdera nagusiari: zer epetan gauzatuko den nahi hori.    

Sareko erabiltzaile asko ere haserretu ditu sozialisten bideoak, errealitatearekin bat ez datorrela iritzita. PSEren agintaldian Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izandako Blanca Urgell ere kexatu da.


Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak kanaletik interesatuko zaizu...
2016-11-24 | Juan Mari Arregi
Eusko Jaurlaritza berriaren "austeritate" neoliberala

Harridura sortzen du aurreko agintaldian Urkulluren gobernuak zortzi sail izatea eta oraingoan aldiz hamaika.


Iņigo Urkullu izango da berriz ere Eusko Jaurlaritzako Lehendakari, PSEren babesarekin

Azaroaren 26an egingo dio zin Urkulluk lehendakari karguari, Gernikako Juntetxen izango den ekitaldian.


Iņigo Urkullu Eusko Jaurlaritzan berriz, PSEren babesarekin

Eusko Legebiltzarreko inbestidura saioan Iñigo Urkulluk PSEren babesa izango du gaur bigarrenez. Oraingoan baina, nahikoa izango dira bi alderdien 37 botoak eta gehiengo sinplea.


2016-11-10 | ARGIA
Urkullu berriz ere lehendakari izendatzeko eguna: azaroak 26

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eman du dataren berri. Azaroaren 23an eta 24an izango da inbestidura saioa eta bi egunera egingo da izendapena Gernikan.


Euskal nazioaren ideiarekin bat datozenekin adosteko prestutasuna azaldu du Ortuzarrek

Euskal Aberriaz aritu zen Iñigo Urkullu lehendakaria Forondan ospatutako Alderdi Egunean. Berdinen arteko harremana planteatu zion Estatuari, “Euskadiren naziotasuna aitortuko duen harremana”.


Bozkatzera joan eta deskubritu zuten euren partez bozkatu zutela jada

Ez bat, ez bi, kongregazio bereko hiru mojari gertatu zaie, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan bozkatzera joan direnean: izena esan eta horra sorpresa, ezin dutela bozkatu erantzun dietenean, postaz aurretik botoa emana zutelako jada… euren izenean.


2016-09-30 | ARGIA
Azkenean EAJk 28 parlamentario izango ditu Eusko Legebiltzarrean eta EH Bilduk 18

Bizkaiko 25. eserlekua egon zen lehian igande gauean eta azkenean EAJrentzat izan zen, atzerriko botoen kontaketaren faltan.


2016-09-27 | ARGIA
EAJ "berehala hasiko da" Jaurlaritza osatzeko akordio bila

Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak jakinarazi du bere alderdiak asmoa duela lehenbailehen eta banan-banan biltzeko Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako taldeekin, “gobernu sendo eta egonkorra” osatze aldera. “Akordiorako hipotesi guztiak zabalik” daudela esan dute jeltzaleek.


2016-09-27 | Xabier Letona
Espainia ongi doa eta Euskadi ere bai

Espainia ongi doa, zioen Aznarren PPk bere kanpaina ospetsu batean. Euskadi ongi doa, errepikatzen die EAJk etengabe herritarrei, eta mezua burmuinean iltzatu zaio boto-emaileen %37ri.


2016-09-27 | Xabier Letona
Spain is going well and so is Euskadi

Spain is going well, the PP said during one of its famous campaigns under Aznar. PNV tells citizens time and again that Euskadi is going well, and the message has stuck in the head of 37% of voters. The idea which is the firm basis for PNV votes has caught many other voters with the "we're going well" idea over the last four years, from all the way from the PP to EH Bildu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude