Programatu gabeko beste geldialdi bat izan du Garoñak, erreaktoreak huts egin duelako

  • Burgosen, Arabatik lau kilometrora dagoen Santa Maria de Garoña zentral nuklearrak funtzionatzeari utzi behar izan zion atzo goizean. Erreaktoreko kontrol barren sekuentzia aldatzeko lanak egiten ari zirenean, presio baxuegia atzeman zuten erreaktorearen ontzian eta horrek eragin zuen geldialdia. Urtean lau aldiz egiten dira lan horiek.


2012ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Santa Maria de Garoña zentral nuklearra.

Nuclenor Garoñako zentral nuklearraren jabeak adierazi du gertaerak ez duela inolako arriskurik ekarri, eta argi geratu dela segurtasun sistema guztiek ondo funtzionatu dutela.

Talde ekologista ugariren arabera, ordea, atzoko gertaerak erakusten du zentrala martxan mantentzea arriskutsua dela. Araba Garoñarik Gabe plataformako kide Alberto Friasen esanetan, "berriz esango dute geldialdia automatikoa izan denez zentralaren erabateko segurtasuna frogatuta dagoela; norbaiti makina bat gelditzen zaionean 'zeinen ondo' esatea ez da normala".

Bestalde, erreakzio politikoetan, Bilduk adierazi du Garoñak 40 urte baino gehiago dituela gogorarazi du, eta uste du atzoko gertaerak erakusten duela zentrala berehala itxi behar dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude