Ceutan hildakoengatik ardurak eskatu ditu Migreurop behatokiak

  • Otsailaren 6an, ehunka afrikar Espainiako Estatuko muga pasatzen saiatu ziren Ceutan. Batzuek igerian egin zuten saioa, eta besteak pasabide ofizialetatik ahalegindu ziren, baina Guardia Zibilek eta Marokoko gendarmeek istiluen kontrako materialez geldiarazi zituzten.


2014ko otsailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Immigranteak Ceutan (Argazkia: Publico.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ondorioak latzak izan ziren, 14 gorpu bildu dituzte eta hogeitik gora dira desagertuak. Info7-k Paula Domingori egin dio elkarrizketa, immigranteen oinarrizko eskubideen alde diharduen GKE bateko kide da, eta halaber, Migreurop-ekoa.

Elkarrizketako pasarte batzuk bildu ditugu:

"Immigranteak ez datoz plazerez; gosetetik, indarkeriatik eta gaitzetatik ihesi datoz. Bizitza arriskuan jartzen dute, hilabeteak ematen dituzte, batzuek urteak, eta hainbesteko sufrikarioen eta tratu txarren ondoren Europara heltzen direnean, ez dute hesia pasatzea edo itsasora botatzea beste erremediorik. Horixe da gertatzen ari dena".

(...)

"Muga ofizialetik pasatzen saiatu ziren antza, eta dagoeneko baziren eragozpenak, batzuk igerian zetozen, nekez egin ere, ez baitakite igerian, itsasorik ez duten herrialdeetatik datozelako. Afrikan ez da ohikoa igerian jakitea. Maliko gerratik ihesi datorren jendeak ez daki igerian, eta beraz, itsasoratzea azken aukera da, iritsi edo bertan hil".

(...)

"Nekez eta ezinean datoz itsasotik, eta lehorrean jendea zain, egonean egon, laguntzeko zirkinik ere egin gabe, eta gainera gasez eta gomazko pilotaz erasotzen dituzte. Heriotza da horren ondorio argiena. Eta hor dago emaitza: 14 gorpu agertu dira, baina beste 27 lagun daude desagertuta".

(...)

"Ardurak argitu ditzaten eskatzen diegu Europako agintariei, eta halaber Espainiari ardurak exijitu diezazkioten, immigrazioarekin erakusten duen jokamoldeagatik. Pobreen bizitza baloratzen ez denean –pobreak ez direnenak bai baitu balioa–, eta herri batek halako egoera larri eta desesperatuan sorgor egiten badu eta gainera bortizki jokatzen badu, herri horrek ez du etorkizunik, eta legeek ez diezaiokete horri babesik eman".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Eguneraketa berriak daude