Ozono geruza kaltetzen duen substantzia kimikoaren isuria %25 hazi da

  • Zientzialariek ohartarazi dutenez, ozono geruzaren berreskurapena hamar urtez atzeratu dezake kontrolpetik kanpo dagoen CFC-11 kimikoaren isuriak.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2018ko maiatzaren 17a
Hawaii-ko Mauna Loa Behategian CFC-11 kontzentrazio nabarmenak atzeman dituzte

Nature aldizkarian kaleratutako artikulu batean, Atmosferarako AEBetako Administrazioko arduradunek ikerketa baten emaitzen berri eman dute. Azaldu dutenez, klorofluorokarbonoen (CFC) isuriak handitzen ari dira modu oso larrian, batez ere CFC-11 (triklorofluorometanoa) da hazi dena, hain justu ozono geruzako zuloa eragin duen bigarren kimiko kaltegarriena.

Teorian, 2006. urtetik ez da CFC-11-rik produzitzen, baina egindako neurketen arabera substantzia horrek 2012tik aurrera %25eko hazkundea izan du atmosferan. Zientzialariek baztertu egin dute iraganeko isurien arrastoa denik, eta azpiprodukturen batek eragina denik ere: “Badirudi norbait isuri berriak egiten ari dela”, azaldu dio Stephen Montzka ikerketaren arduradunak The Guardian egunkariari. Hedabide horrek aditzera eman duenez, produkzio berria Asia ekialdeko “tokiren batean” dago.

CFC isuriek hazkunde nabarmena izan dute 2012tik hona.

CFCa aerosoletan, garbigailuetan eta antzeko beste makina bat produktutan erabiltzen zen, baina debekatuta dago 1980an ozono geruzako zuloa deskubritu eta hamarkada horren amaieran Montrealgo protokoloa sinatu zenetik. Ordutik egin izan dira substantzia horien neurketak eta joera izan da gutxitzekoa, ozono geruza berreskuratzeko bidean jarriaz.

Datu berri honek, nazioarteko araudia urratzeaz gain, hankaz gora jar dezake orain arteko lana, ikerlarien aburuz 10 urte atzeratu dezake geruzaren berreskurapena eta isuriak segiko balu oraindik denbora gehiago beharko litzateke.

Beste hipotesi kezkagarri bat ere esku artean dute zientzialariek: CFC-11 “berria” munduan oso zabalduta dauden aparrezko produktuetan erabiltzea barra-barra. Kasu hori balitz, oraindik isuritako substantzia kopuruaren zati txiki bati baino ez dio denborarik eman atmosferara filtratzeko, eta okerrena etortzeko legoke.


Aztarna ekologikoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-24 | Hainbat egile*
Aralar, guztion artean

Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren kontserbazioa, paisaia eta aisialdia ahal direla eta behar direla bateragarri egin.


2018-02-22 | ARGIA
Aralarko pisten auzian, Gipuzkoako Diputazioa inputatuak babestu eta herri-akusazioa oztopatzen ari dela salatu dute

Eguzki talde ekologistak eta Landarlan elkarteak salatu dutenez, Enirio-Aralarko barrutian 4 kilometro pasako pistaren auziagatik inputaturik dauden Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensioren aurkako aurre-eginbide judiziala babestu ordez, "nahiago izan du berean tematu eta Eguzkik eta Landarlanek natura defendatzeko eta ingurumen-justizia eskatzeko dituzten eskubideak oztopatzen eta eragozten saiatu".


2018-02-22 | Goiena
Oņatiko Zaņartuko basoetan botatako neumatikoak auzolanean jaso dituzte

Zañartuko Bienia eta Arlandueta basoetan botatako neumatikoak jasotzen ibili dira hainbat herritar asteazken arratsaldean auzolanean. Debagoieneko Mankomunitateak edukiontzi bat eraman du eta hara jaso dituzte, dagokion tokira eramateko.

 


Europarrek eragin zuten Rapa Nuiren porrota

Jakob Roggeveen marinel holandarra 1722an Rapa Nuira iritsi zenean zibilizazio oparoa topatu zuen bertan. Handik mende erdira, James Cook bertan lehorreratu zenean oso bestelako egoera ikusi zuen.


2017-12-17 | Jabi Zabala
Eneko Aierbe. Ekologistak Martxaneko arrantza arduraduna
"Europako arrantza kuotak zientziak dioenaren gainetik erabakitzen dira gehiegitan"

Itsas zientzietan lizentziatua eta duela urtebetetik Ekologistak Martxan taldeko Espainiako Estatuko arrantza arduraduna da Eneko Aierbe donostiarra. Arrantza jasangarria lortzeko eta Europar Batasunak arrainen berreskurapenerako ezarritako epeak betetzeko kanpaina egiten ari da azkenaldion. Egunotan –elkarrizketa hau egin ondoren– Bruselan erabaki diren gehienezko arrantza kopuruek epe horiek baldintzatuko dute.


2017-12-12 | Unai Brea
Gipuzkoako Aldundiko bi zuzendarik epaitegian deklaratuko dute lurralde antolamenduaren aurkako delitu bat dela eta

Tolosako Epaitegian deklaratu beharko dute asteazkenean, abenduak 13, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako zuzendariak eta Felix Asensio erakunde bereko Ingurumen zuzendari ohiak –gaur egun Lan Hidraulikoetako zuzendaria da–, Aralarko Parke Naturalean pista bat eraikitzeko baimena emateagatik.


"Politika, ekonomia eta kultura hegemonikoek gerra deklaratu diote bizitzari"

Yayo Herreroren hitzak dira, Emunek antolatutako jardunaldietan eskainitako hitzaldian esanak. Berrikuntza sozialak zein gizartearen erronkei egin behar dien aurre azaldu du, batik bat, krisi ekologikoari eta zaintza krisiari.


Fiskaltzak Tolosako epaitegiaren esku utzi du Aralarko pisten auzia

Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak fiskaltzarengana jo zuten duela urtebete, "Intzentsao-Goroskintsu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legediaren hainbat puntu urratzen zituela iritzita". Fiskaltzak uste du “lege hauste zantzuak” egon daitezkeela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak onartutako proiektuan eta gaia Tolosako epaitegiaren esku uztea erabaki du.


Jadav 'Molai' Payeng, zuhaitzak benetan landatzen zituen gizona

Berrogei urtean lortu du 550 hektareako oihana sortzea Indian Brahmaputra ibai bazterrean basamortu bihurtutako lurretan, higadurari eta desertifikazioari aurre egin dakiokeela erakusten duen eredu bilakatuz. Baina abere basatien kalteak nozitzen dituzten bizilagunei ere egin behar die aurre, eta zer esanik ez inguruan eraikitzen ari diren urtegi handi baten mehatxuari.


2017-07-18 | Xalba Ramirez
Planetako lurren %33 kaltetuta dago, FAOren arabera

FAOren datuen arabera, planetako lurren %33 nahiko eta oso kaltetuta daude erosioagatik, elikagai faltagatik, gazitzeagatik, trinkotzeagatik eta kutsadura kimikoagatik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude