Otsailaren 9an abiatuko da Korrika Kulturala

  • Musika, antzerkia, bertsoak, dantza… Eskaintza zabala egingo du Korrika Kulturalak otsailaren 9tik abiatuta. Egitarauarekin batera, ekimenaren agenda osoa biltzen duen eskuko telefonoetarako aplikazioa ere aurkeztu dute, Gasteizen egindako ekitaldian.


2017ko urtarrilaren 25an - 18:08
Gasteizko Europa jauregian egin dute Korrika Kulturalaren aurkezpena, eta hantxe egongo da lehen ekitaldia. (Arg.: Korrika)

Asier Amondo Korrikako arduradunak azaldu duenez, lasterketa aurrera ateratzeko jendarteak egiten duen ahaleginaren zati bat “bueltan emateko” helburua du Korrika Kulturalak. Lehenbiziko ekitaldia Kepa Junkera eta Sorginen kontzertua izango da, gaurko aurkezpena egin duten leku berean Europa jauregian. Maletak ikuskizuna estreinatzeko baliatuko dute emanaldia.

Ez da hori izango, ordea, Korrika Kulturalaren barruan egingo den estreinaldi bakarra. Mikel Martinez eta Patxo Telleria bikoteak (Tartean Teatroa) Ez dok hiru! Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana eskainiko du; Bertsokorrika bertso-emanaldi sorta egingo da; Kukai dantza taldeak Oskara plazara lana agertuko du; Beatriz Elgezabal ipuin kontalariak eta Ane Labaka bertsolariak Erradikalak gara ikuskizuna taularatuko dute; eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Tipi-tapa, Korrika! izeneko emanaldia ekarriko dute.

Bestalde, otsailaren 11n Korrikaren urteurren jaia egingo da, Irungo Ficoba erakustazokan. Amondok azaldu duenez, korrika.eus webgunean eman daiteke izena hara joateko.

Korrika osoa patrikan

Eskuko telefonoetarako aplikazioa aurkezteko baliatu dute Gasteizko agerraldia, halaber. Haren bitartez Korrika Kulturalaren agenda osoa eskura eduki eta, behin hasita, lasterketa une oro non dabilen jakin ahal izango da. Android eta iOS gailuetan erabiltzekoa modukoa izango da aplikazioa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


Eguneraketa berriak daude