Oteizari buruzko nazioarteko kongresua egingo da Iruñean


2008ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Aditu ugarik parte hartuko du Oteiza eta modernitatearen krisia izenburupean hurrengo astean Iruñean izango den kongresuan. Oteiza Museoak antolatu du, eta hilaren 21etik 24ra bitartean egingo da Nafarroako Museoan. Lehen hitzaldia Vincenzo Vitiello Salernoko (Italia) Unibertsitateko irakasleak eskainiko du, asteartean goizeko 10:30ean.

Bestalde, Donostiako Kursaaleko Kubo aretoan Oteiza beste begirada batzuetatik ezagutzeko aukera izango da urriaren 26a arte. Lantegiak, erakusketak, hitzaldiak, dantza emanaldiak eta kontzertuak izango dira, besteak beste.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude