Generalitateko ordezkariek katalanez hitz egiteak haserrarazi ditu hedabide espainiarrak

  • Astelehen goizean Josep Lluis Trapero Kataluniako Mossoen buruak kazetari bati emandako erantzuna izan zen irudietan ikusten dena, polizia buruak azalpenak katalanez emateagatik kazetariak prentsa aretoa utzi zuenean: “Ongi da, agur”.

Josep Lluis Trapero Mossoen burua eta alde egin duen kazetaria.

2017ko abuztuaren 22an - 11:28

Sare sozialetan trending topic bihurtu da erantzuna eta erakusten du zein nekatuak ziren katalan hiztunek atentatuen hasieratik katalanarekiko espainiar hedabide askok izandako jarrerarekin.

Atentatua izan eta lau ordura eman zituzten lehen azalpen publikoak Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko lehendakariak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak. Katalanez egin zuten adierazpena. Idatzizko adierazpenak hiru hizkuntzatan banatu ziren, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez.

Jaime Major Oreja barne ministro ohiak horrela erantzun zuen El Españolen, kazetariak gaiaz galdetuta: “Oso garrantzitsua eta esanguratsua zatekeen atentatua denok ulertzen dugun hizkuntzan azaldu izan baligute, espainolez, uste baitut espainiar guztiek merezi zutela azalpen hori”. Mayor Orejak, halaber, kritikatzen zuen Kataluniako ordezkariek bakarrik egin izana agerraldia, Espainiako Gobernuko ordezkaririk gabe.

Katalanez eta gaztelaniaz

Espainiar hedabide eta herritar askori oso gaizki iruditu zitzaien gaztelaniaz ez egitea adierazpen hori, haiek adierazi duten gisa “guztiok ulertzen dugun hizkuntzan”. Eta hortik aurrera sarri errepikatu den ika-mika da, batez ere Mossoen buru Traperok azalpenak eman dituenean, bera izan baita etengabe azalpen horien ahotsa.   

Generalitateko ordezkariek argi azaldu dute zein izan den haien hizkuntza politika komunikabideen aurreko agerpenetan: lehenik katalanez hitz egiten da eta gero gaztelaniaz. Ondoren, katalanez galdetzen bada katalanez erantzuten da eta gaztelaniazko galdera gaztelaniaz.

Harrigarriagoa bada ere, nafar hedabide batera ere iritsi zen kazetari espainiarren jarrera hau eta joan den igandean Joseba Zamarbide Sierra kexu zen Noticias de Navarra egunkariko bere zutabean, Kataluniako ordezkari instituzionalei kritika eginez katalanaren erabileragatik: “Horrelako une batean eskatuko nieke haien harrokeria alboratzea eta katalanekin elkartasuna erakusten ari garenoi hizkuntza komun batean zuzentzea, zuzenean, itzulpenik gabe”.

Joaquin Forn Justizia sailburua eta Trapero ari diren agerraldia ikusten da ondoko bideoan eta Mossoen buruak kazetariari agurra ematen dion unea:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bartzelona eta Cambrilseko erasoak
Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


2019-07-16 | ARGIA
Bartzelonako Rambletako atentatuko taldearen burua CNIaren isil-mandataria zen

Público egunkariak hori frogatzen duten dokumentuak argitaratu ditu. Dokumentuen arabera, poliziak zelatatuak zituen atentatuak burutu zituzten gazteak, eta horien ustezko buru Abdelbaki es Satty Espainiako zerbitzu sekretuen (CNI) isil-mandataria zen.


2017-10-22 | Saioa Baleztena
Lola Lopez. Aniztasuna aldarri
"Islamari erasotzeko egiten da emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa"

Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzia da Lola Lopez (Galizia, 1957) antropologoa. Bizikidetzaren alde eta islamofobiaren kontra ibilbide luzea egin du Kataluniako hiriburuan, eta aurretik Kataluniako Ikus-entzuneko Kontseiluan (CAC) eta... [+]


Biolentzia, bakea bezalatsu, zerbaiten ondorioa da

Kataluniako erasoen ostean, batasun abstrakturako eta –inork ezagutzen ez dituen– Mendebaldeko baloreen defentsarako deiek estali nahi izan dute jihadismo globalari buruzko eztabaida. Sakoneko azterketa saihestu nahian, testuingururik gabeko kontakizun apolitiko eta... [+]


2017-09-03 | Itxaro Borda
Bartzelona: "No en el meu nom"

Freddy Mercury eta Montserrat Caballé irudikatu ditut abuztuaren 17ko gauaren minean, Rambla gainetan eta Cambrilsko itsasertzean, No tinc por bi bozetan kantatzen. Mina hazi zait bihotzaren sakonean: masa hilketen zerrenda emendatzen ari da, Parisko Charlie Hebdo-ren... [+]


Eguneraketa berriak daude