'Noticias de Gipuzkoa'-ko langileek greba egingo dute, lan baldintzak direla-eta

  • Noticias de Gipuzkoa egunkariko langileek greba egingo dute urtarrilaren 4, 7, 8 eta 9an. "Helburua da negoziazioa desblokeatzea eta erregulazio espedientearen eraginak gutxituko dituen akordio baten alde lanean jarraitzea", diote sortu berri duten blogean, Joseba Kamioren Twitterrean irakurri dugun moduan.


2012ko abenduaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Abenduaren 28ko 'Noticias de Gipuzkoa'ren azala.

"Duela bi aste, egunkariko gerentziak enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) aurkeztu zuen 21 lankide kaleratzeko, hau da, ia langileen erdia", azaldu dute langileek. "Aurretik ere, hainbat kaleratze egon ziren, gure soldata eskasa jaistera behartu gintuzten eta gaur egun oraindik pairatzen dugun lanaldia %30 jaisteko EEEa aurkeztu zuen enpresak. Bidegabekeria horietan guztietan, aitzakia berbera jarri zuten: proiektuaren bizirautea. Gure ustez, baina, etorkizuneko planik ez dute".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prentsa
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Israelgo Gobernuak Haaretz egunkaria zigortzea proposatu du

Sholomo Karhi Israelgo Gobernuko Komunikazio ministroak ez du gustuko Haaretz egunkari israeldarra gerra nola ari den lantzen, eta bere kontrolpean diren publizitate eta harpidetza guztiak kentzeko mehatxu egin dio. Israelgo Kazetarien sindikatuak elkartasuna adierazi dio... [+]


Joseba Intxausti hil da, historialaria eta euskal kulturaren sustatzailea

Joseba Intxausti Rekondo (Segura, 1936 - Donostia, 2023) hil da, Jakin aldizkariko zuzendari izandakoa eta euskararen historia sozialaren ikertzailea eta euskal kulturaren sustatzailea. Liburu eta artikulu ugari idatzi zituen bere bizitzan eta hainbat elkarteren sorrera bultzatu... [+]


Sei urteko kartzela zigorra ustelkeria azaleratzen duen Zamora kazetari guatemalarrari

Ustelkeria kasuak argira ekarri izanagatik ezaguna da José Rubén Zamora. Siglo Veintiuno, El Periodico eta Nuestro Diario komunikabideen sortzailea da. Iazko uztailean sartu zuten preso, Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratu eta... [+]


2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du

“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]


Eguneraketa berriak daude