Nori berea, Jaunaren legea!

  • Hedabideak hedabide, ustelkeria dugu denetan hizpide. Kukutik kukura, lotsa gutxi dutenen lege urraketak gora egiten du nabarmen. Izan ere, azkenaldian, Estatu mailako ur handiko arrainen artean, puri-purian jarri da zabarkeria. Duela urte batzuk, oihartzun handia izan zuen Cristina infantaren egozteak, bai Espainian bai Europan. Bazirudien, Espainiako errege emerituaren alabak gogotik muzin egin ziela Konstituzioan agertzen diren legeei. Hori zela eta, hainbat delitu leporatzen zitzaizkion; besteak beste, Herri Ogasunaren aurkakoa.


2018ko martxoaren 01ean - 11:42

Egoera horren aurrean, Errege-koroa saiatu zen plantak egiten, herritarrei  lasaitasun sentsazioa transmititze aldera. Ederki asko genekien egozte horrek herrialdearen irudia zapuztuko zuela, eta horrek eragin kaltegarriak ekar zitzakeela  ekonomian zein politikan. Horrekin bat, argi izan behar genuen epaiketa egon arte denok garela errugabe, baita berdinak legearen aurrean ere.

Azken hori horrela den, txitean-pitean galdetzen diot nire buruari. Batzuek baietz esango didate; beste hainbatek, ezetz. Iritziak iritzi, argi eta garbi dago Castro epaileak  eragozpenak izan zituela bere erabakia aurrera eramateko. Izan ere, Espainiako Gobernua egoztea bertan behera uzten saiatu zen aldez edo moldez.

Garizuma baino luzeagoa izan zen aitortza egin zion Infantari. Azken horrek ongi asko zekien zer  eta nola erantzun; izan ere, Miquel Roca eta Jesús María Silva abokatuek ahalik eta ondoen prestatu zuten Infantaren defentsa

Dena den, Castro epaileak ondo bai ondo aurre egin zion horri, eta, are gehiago jasan behar izan zituen kritika zaparradei. Zeharo onartu behar zaio izandako ausardia, Espainiako historian ez zaiolako sekula santan familia errealaren kide bati aurre egin. Horrela, garizuma baino luzeagoa izan zen aitortza egin zion Infantari. Azken horrek ongi asko zekien zer  eta nola erantzun; izan ere, Miquel Roca eta Jesús María Silva abokatuek ahalik eta ondoen prestatu zuten Infantaren defentsa. Egindako lanak eta bizi pozean zegoela esateak, beste gauza askoren artean; noski, bere fruituak eman zituela ikusi genuen aurreko urtean, absoluzioa lortu baitzuen. Gainerakook etsi-etsian onartu genuen erabakia, gure infantak asko izan eta gehiago nahi zuela pentsatzen bagenuen ere.

Horrela, ilargia labe garaian eduki dute, baina urtaro berria heltzear dago, eta  horrekin bat aldaketak datoz Urdangarin Borbon familiarentzat. Martxoaren 21ean bista publikoa egongo da, hamar urteko kartzela zigorra eskatzen baitu Auzitegi Gorenak Iñaki Urdangarinentzat. Agidanez, askatasunaz gozatzeko epea agortzen hasia zaio.  

Hori dela eta, giro nahasia susmatzen da ondorengo hilabetetan. Datorrena datorrela,  azken hitza epailearena da, eta albait arinen zirt edo zart egin beharko du.  Bien bitartean buru makur dabil gure Iñaki, zer etorriko den beldur.

Mireia Garay Elexpuru

Euskara teknikaria eta ikertzailea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2011 eta 2023 arteko epealdia
Amnistia Legea aplikatzea eskatu dezakete Kataluniako prozesuarekin lotuta zigortutako euskal herritarrek

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


Arabako Aldundiak Solariaren hiru parke fotovoltaikoren aurkako alegazioak aurkeztu ditu

Solaria enpresaren Zierbena 2, 3 eta 4 proiektuak lurraldean luketen eragina “onartezina” dela diote aldundiaren txostenek. Jaurlaritzak hartuko du azken erabakia, behin alegazio epea amaituta. Solariak gutxienez 25 parke fotovoltaiko ezarri nahi ditu Araban. Urrian... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-19 | Gedar
Gomazko beste milaka bala erosiko dituzte Guardia Zibilak eta indar militarrek

Guardia Zibilak 18.000 euro baino gehiago bideratu ditu aurten kautxuzko bolak erostera, "istiluen kontrako" materialaren barruan. Itsas Armadak, berriz, gomazko 1.500 pilota erosiko ditu. Poliziak erabiltzen dituen bitartekoak erregulatzen dituen araudia ez da... [+]


2024-09-18 | ARGIA
Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]


Sunsundegui egoera “oso delikatuan” dagoela onartu du Mikel Irujo kontseilariak

Altsasuko karrozeria enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du eta aholkularitza baten txostenaren arabera, "pertsonala soberan dago". Uztailaren hasieran Volvorekin hitzartuta zuen kontratu bat bertan behera geratu zen eta enpresak finantziazio behar larriak... [+]


Naziometroaren seigarren neurketa
Gehiengoa euskal estatuaren alde legoke “adostutako” erreferendumean, gatazkarik sortzen ez badu

Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]


Artisten lanbidea “duintzeko” konpromisoa adierazi du Jaurlaritzak

Gobernu berriak sorkuntza indartzeko asmoa adierazi du, "batez ere emakumeena eta euskaraz eginikoa". Sailburu berriak esan du aurreko gobernuak onartutako Plan Estrategikoa izango dutela ardatz, baina dokumentu horrek "euskarazko eskaintza handitzea"... [+]


Iruñeko Udalak 3,2 milioi euro bideratuko ditu etxerik ez dutenei laguntzeko

Aurreko urtearekin alderatuta %80 igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua.


Eguneraketa berriak daude