Nolakoak izan behar dute euskal hedabideek?

  • Ziklikoki agertzen da hausnarketa, euskal hedabideek kontsumitzaile gutxi ei dituzte eta, antza, behar ditugu erdaretan arrakastatsuen direnen antzeko hedabideak.


2017ko maiatzaren 02an - 10:48

Bai, argi esan behar diot nire buruari, errukirik gabe: "Ia 30 urte kazetaritzan habilela eta oraindik ez haiz enteratu euskaldunak zer nahi duen irakurtzeko, tentel halakoa". Denbora horretan guztian euskal prentsak zer egin beharko lukeen ezker-eskuin entzun dut barra-barra. Adibidez, entzun nuen 1990ean Egunkaria sortu zenean, Argia-renak egin zuela. Egia esan estu ibili ginen. Geroago aldizkari arrosa behar zuela euskal prentsak: serioegiak ginela, eta motorea, gastronomia, aisialdia, bidaiak, moda eta halakorik gabe nekez biziko ginela. Eta ez dut nik ukatuko, horiek badute garrantzirik gure gizartean... halakorik irakurri nahi duenarentzat. Internet hasi zenean zeresanik ez, idatzizko gehienok desagertuko ginen: "Espabilatu lagunak, heldu teknologiari". Eta heldu genion. Baina gutxi irakurtzen eta ikus-entzuten da oraindik euskaraz. Zer ote da gutxi? Zeresanik ez, duela 30 edo 20 urte baino askoz gehiago. Jarraitu beharko dugu gogor lanean euskal hedabideetan, nik bederen askoz irakurle eta entzule gehiago nahi ditut eta. Baina duela 30 urte eta orain, gure hizkuntzaren ispilu gara. Ez gutxiago, ez gehiago, errealitatea horixe da.

Artikulu hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude