Murrizketen aurka milaka lagun manifestatu da Hego Euskal Herrian

  • CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Espainiako Gobernuak onartutako murrizketen aurkako manifestazioak egin ziren atzo dozenaka hiritan. Milaka lagunek hartu zuten parte mobilizazioetan. Hego Euskal Herrian bost manifestazio egin ziren: lau hiriburuetan eta Tuteran (Nafarroa).


2012ko uztailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Bilbon egindako manifestazioa. (Argazkia: Eitb.com)

Bilbon egindako manifestazioan PSEko eta Ezker Anitza alderdietako zenbait ordezkarik parte hartu zuten, horien artean Jose Antonio Pastorrek eta Mikel Aranak. Unai Sordo eta Dámaso Casado, CCOO eta UGT sindikatuetako EAEko idazkari nagusiak ere han izan ziren. Murrizketen aurka egiteko sindikatuen arteko batasuna "funtsezkoa" dela nabarmendu zuen Casadok, atzoko deialdiarekin bat egin ez zuten LAB eta ELAri erreferentzia eginez.

26 zauritu Madrilen

Espainiako Estatuan egindako manifestaziorik jendetsuena Madrilekoa izan zen. Antolatzaileen arabera 800.000 lagunek hartu zuten parte mobilizazioetan (poliziaren arabera 25.000 izan ziren). Iluntzean liskarrak izan ziren manifestari eta polizien artean. 26 lagun zauritu ziren eta poliziak zazpi lagun atxilotu zituen, tartean suhiltzaile bat.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Eguneraketa berriak daude