NBEren Giza Eskubideen Batzordearen gehiengoak, Genevan (Suitza) egindako biltzarrean, aintzat hartu du Ekuadorrek eta Hegoafrikak eramandako proposamena. 2015ean lantalde bat jarriko dute abian, enpresa transnazionalei euren jardunagatik kontuak eskatu ahal izateko bitartekoak aztertuko dituena.
Erabakia poz handiz hartu dute jendarte-mugimenduko hainbat ordezkarik. Hain zuzen ere, aste osoan Herrien Epaitegi Iraunkorra izan da bilduta Genevan, NBEren erabakian eragin nahian. Epaitegiko kide eta EHUko Nazioarteko Zuzenbide irakasle Juan Hernandez Zubizarretak Diagonal egunkariari azaldutakoaren arabera, hartutako norabideak erabat hausten du orain arte NBEk izandako jarrera: “Transnazionalei buruz hitz egiteko garaian, NBEren logika arau bigunen logika izan da, enpresa-etikaren barruko erantzukizun korporatiboaren logika, norberaren borondatearen araberakoa”. Hitz lauz esanda, zigorrik ekar lezakeen arau loteslerik ez, eskerrik asko.
Bide bikoitza jorratzen dute transnazionalek, Hernandez Zubizarretaren berbetan. Batetik, saiatzen dira euren betebeharrekiko legedia ahula izan dadin. Aldiz, euren interesak babesten dituzten arauak gogortzen ahalegintzen dira. Horren adibiderik behinena dira inbestitzaile-estatu ebazpen epaitegiak (ISDS). Emaitza da konpainia erraldoiei gutxitan ordainarazten zaizkiela egiten dituzten giza eskubideen urraketak. “Zigorgabetasunaren arkitektura”, Hernandez Zubizarretaren hitzak erabilita.
Transnazionalen mesederako altxatutako eraikin juridiko horretan garrantzizko lehen pitzadura izan daiteke NBEren Giza Eskubideen Batzordeak hartutako erabakia. Batzordearen osaketa ez da finkoa, eta oraingo honetan Hegoalde globaleko estatuak izan dira gehien. Horretaz baliatu dira Ekuador eta Hegoafrika euren proposamena aurrera ateratzeko. Hogei boz izan dituzte alde eta hamalau kontra –hamahiru abstentzio izan dira–; ezezkoa eman dutenen artean AEB eta Europar Batasuneko herrialdeak daude, hau da, onartutakoaren guztiz alderantzizko bidean doan TTIP hitzarmena egosten ari direnak.
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.
Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Israelgo Atzerri ministroak NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresi herrialdean sartzea debekatu diotela jakinarazi du. Katzek Guterresi Iranek Israelen aurka misilekin egindako erasoa “argi eta garbi” ez gaitzestea leporatu dio, baita "terroristak,... [+]
181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.
Agorrilaren 27an, Gazan barna elikadura banatzera zihoazen langileei eraso egin diete, beren autoa tirokatuz. Urriaren 7az geroztik NBEko 200 langile baino gehiago hil ditu Israelek Gazan.