Mozal Legearen indargabetzea eskatzera goaz Legebiltzarrera

  • Asteazken honetan, apirilaren 25ean, EAEko Legebiltzarreko “Erakundeak, Segurtasuna eta Gobernantza Publikoaren Batzordean”, ELEAK-Libre Mugimenduaren izenean Maialen Begiristainek eta Joseba Alvarezek EAEko Legebiltzarrak Mozal Legearen berehalako indargabetzea eta ez aplikazio onar ditzan eskatuko dute.

2011 urriaren 20an, ELEAK Mugimendua sortu eta sei hilabeteetara, ETAk borroka armatuari amaiera eman zion egoera politikoa errotik aldatuz. Baina ez zegoen batere garbi zein izango zen Estatu espainolaren jokabidea. Lau urte ondoren, 2015eko uztailaren 1ean, argi utzi zuen Madrilgo Gobernuak bere erabakia: Eskubide Zibil eta Politikoen bortxaketa indartuko zuen Mozal Legea indarrean jarri zuen. Gerotzik, hiru urte hauetan, atzera eta atzera egin da Giza Eskubideen esparruan eta gero eta maizago zapuzten dira, edozein aitzakia dela medioa, Eskubide Zibil eta Politikoak: Raperoak eta txiolariak espetxeratzen ari dira eta milaka herritar zigortzen.

Izan ere, 2011z geroztik, eta zer esanik ez krisialdi ekonomikoaren ondoren, protesta sozialetan beren eskubideak praktikan jartzeagatik edota salbuespen neurrien aplikazioaren ondorioz errepresioa pairatu duten pertsona eta kolektiboa gero eta handiagoa da. 285.000 lagun zigortu dira 2017ko apirila bitartean Estatuan eta horietatik 11.000 Hego Euskal Herrian.

Azken urteotan eskubideen galera sistematikoa pairatzen ari gara: langile-eskubideak, osasunerako, hezkuntzarako, etxebizitzarako eskubideak, protestarako, antolatzeko eta informatzeko eskubideak... guztiak urratu dira. Egoera larria da.

Duela ia hiru urte Mozal Legeak onartu zituzten: Herritarren Segurtasunerako Legea eta Zigor Kodearen Erreforma. Biek ala biek osatzen dute, Prozedura Kriminalaren Legearekin eta Doako Laguntza Juridikoaren Legearekin batera, gure eskubide eta askatasunei zuzenean okerrera eragiten dieten arau multzoa da. Protesta zigortzeko helburuarekin formulatuta daude neurriok, eta, bereziki, kritika politikoa, jendarte mobilizazioa, pobrezia eta ezegonkortasun egoerak zigortu dituzte. Edozein herritar bilakatu da susmagarri, polizia-agente halako batek uste baldin badu delitu bat egitekotan dagoela, delitua bera gertatzeko beharrik gabe. Hartara, ez dira gertakariak soilik kriminalizatuko, zenbait gizatalde kriminalizatuko dira aurrez: aktibistak, migranteak edo baliabiderik gabeko pertsonak kasu, edo halako taldeekin elkartasuna adierazten duen edozein ere zigortua izango da.

Ezin dugu onartu beldurra, zigorra eta errepresioa gailentzea eta kaleak hustutzea, solidarioa ez den gizarte indibidualista bat sustatuz. Euskal Herrian ondo ezagutzen ditugu salbuespen-lege horien ondorioak. Urte luzez izan gara herritarren erantzuna isilaraztea helburu zuten halako neurrien laborategia, eta, hala ere, ez dute lortu gu geldiaraztea. Orain, neurri multzo hau indarrean jarrita, koxka bat estuagoa da egoera eta errazago kriminalizatzen dute herritarren protesta. Erreakzionatzeko garaia da.

Hau guztia kontuan izanik, ELEAK-Libre Mugimenduak agerraldia egingo du asteazken honetan erakundeak, segurtasuna eta gobernantza publikoaren batzordean, besteak beste, EAEko Legebiltzarrak Mozal Legearen indargabetzea eska dezan eta bitartean aplika ez dezan. Eta, bestetik, herriz herriz ELEAk-Libre dinamika antolatzeko deia zabaldu nahi dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Transhumanismoa: arazo guztien konponbide ote?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan, etorkizunari buruzko hausnarketa eguneroko zerbait da, eta gogoeta horretan transhumanismoa saihestu ezin den gaia da.


Eguneraketa berriak daude