Meskita baten aurkako mezuak azaldu dira Gasteizko Zabalgana auzoan

  • Gasteizko musulmanak jopuntuan daude berriro ere. Zabalganan irekiko duten meskitaren aurkako gutun bat zabaldu da auzoan azken egunotan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 08an - 14:24
Meskitaren aurkako mezua (Whatsappez zabaldutako irudia).

Sinatu gabeko gutun bat jaso dute Zabalganako Mariturri sektoreko auzokide askok postontzian eta atarian, auzoko komunitate batean irekiko duten meskita berriaren aurkako hainbat "galdera" eta "zalantzekin". Hala, otoitz-etxeak umeengan eragina izan dezakeela planteatzen dute dokumentuan: "Eragina izango al du gure seme-alabengan, kalera jolastera jaisten direnean?". Izan ere, uste dute "urbanizazioetan eta inguruetan jendea pilatuko dela, eguneko eta gaueko edozein ordutan". Horrekin batera, egonezina adierazi dute mugikortasun arazoak dituzten pertsonen egoitzagatik, meskitaren lokalaren ondoan kokatuta dagoena: "Haien lasaitasuna aztoratuko al dute?". 

Planteamendu hauengatik "arrazista" deitzearen aurka agertu dira gutunaren egile anonimoak: "Bidezkoa ikusten al duzu, zure eskubideak eta eguneroko espazioa defendatzeagatik, arrazistatzat hartzea?". Etxeen prezioengatik ere beldurtuta daude: "Zure etxea debaluatuko da. Saldu nahi baduzu, eroslerik aurkituko duzu?". Era berean, musulmanek auzoan negozioak ireki ditzaketeela nabarmendu dute. 

"Partzela egoki bat"

"Elkarte sozio-kultural" bezala irekiko dute meskita Mariturriko komunitate zehatz horretan, Gasteizko beste hainbat auzotan arrunta izan den moduan, tartean Adurtza, San Cristobal, Ariznabarra, Lakua, Alde Zaharra eta Koroatzea. Horrekin kritiko agertu dira zabaldutako oharrean; hain zuzen, meskita erabilerarako "egokiak diren partzelak" esleitzeko eskatu dute. 

Udalaren bulegoetan, 010 telefonoan eta webguneko Hiritarren Postontzian kexatzeko deia egin dute, "betiere errespetuzko hitzekin". "Gero eta kexa gehiago, orduan eta aukera gehiago konponbide bat lortzeko". 

[Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islamofobia
2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Neska musulmanek erabili ohi duten tunika debekatu du eskoletan Frantziako Gobernuak

Irailetik aurrera, ikastetxe publikoetan abayah janztea debekatuta izango dute ikasleek Frantziako Estatuan. Neska musulman ugarik soinean eraman ohi duen tunika edo bata modukoa da abayah. Laikotasunaren defentsa ala islamofobia, hautsak harrotu ditu erabakiak.


2022-06-07 | ARGIA
Beloa eramateagatik emakume bati sarrera ukatu zion jatetxeko jabea epaituko dute

Beloa zeraman emakume bati “historiaurrean bezala” jantzita zihoala esan eta Hendaiako jatetxe batean sartzea eragotzi zion jabeak. Semeak bideoan grabatu zuen gertatutakoa eta diskriminazioagatik epaituko dute orain jabea.


Frantziako presidenteak musulmanak haserretu ditu

Mahomaren karikaturak ikasgelan erakusteagatik muturreko islamista batek irakasle bat hil ostean, “separatismo musulmana” kritikatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta eraikin publikoetan Mahomaren karikaturak proiektatu zituzten ondoren. Gehiegizkoa... [+]


Eguneraketa berriak daude