Memoriala ireki dute Gasteizen martxoaren 3ko gertakariak berreraikitzeko

  • Ahanzturaren aurka egiteaz gain, “egia, justizia eta erreparazioa” aldarrikatzea da bultzatzaileen asmoa; etorkizunera begira, 1976ko martxoaren 3koa gisako gertaera bat saihesteko bitarteko ere bada memoriala.


2016ko martxoaren 2an - 13:36
Asteazkenean egin dute memorialaren aurkezpena, bisita mugatu baten bidez. (Arg: Hala Bedi)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoak 3 elkarteak, 40. urteurrena hautatu du ekimen berria martxan jartzeko eta asteazkenean egin dute memorialaren aurkezpena. “Gasteizera doan orok egin ahal izango du bisita gidatua, Zaramaga denbora makina bilakatu da, 1976ra itzuliz”, azaldu dute bultzatzaileek.

Artea eta memoria uztartuko ditu ekimenak. Garai hartako kale, merkatu, fabrika zein tabernetako giroa berreraikitzea da memorialaren xedea eta horretarako bitartekoak jarri ditu. Zaramagan barrena joan nahi duenak audifonoa eta liburuxka izango ditu eskuragai; bisitaria gidatzeko seinaleak egongo dira eta martxoaren 3ko gertakariekin loturiko kontakizunak entzuteko aukera izango da toki esanguratsuenetan.  

San Frantzisko eliza

Ibilbidea San Frantzisko elizan amaitzea zen bultzatzaileen asmoa, ikus-entzunezko collage batekin, baina gotzaintzak ez die horretarako baimenik eman. Soilik memorialaren irekiera egunean  –martxoak 2– erabili ahal izango da espazioa, ekimena aurkezteko antolatu den bisita mugatuan.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!