Mekauen konpartsaren kontrako salaketa jarriko du COVITEk, kale bati Pakito Arriaran izena jartzeagatik

  • Bilboko festetan, Mekauen Egunean, hainbat kaletako plakak estali zituzten borroka internazionalistan jardun izan diren pertsonen izenekin, tartean ETAko kide izandako Arriaranena.

ARGIA @argia
2016ko abuztuak 25

COVITEk iragarri duenez Mekauen konpartsa salatuko du "terroristak kaleetan zigorgabetasun osoz omenduak izan daitezen eragozteko". Biktimen elkarteak nabarmendu du konpartsa Bilboko festetako programa ofizialean dagoela "15. zenbakidun txoznarekin" eta Udalari exigitu dio kendu dezala kaleko plaka estaltzen duen Arriaranen izena: "Pakito Arriaranek hamar hilabeteko kartzela bete zuen 1975ean talde terroristako kide izateagatik".

Arriaranek 1978an egin zuen ihes, lehenik Frantziara eta ondoren Venezuelara –herrialde hartan BVEren atentatu baten biktima izan zen baina bizirik atera zen–. 1980ko hamarkadan El Salvadorreko gerrillan hartu zuen parte, ideia internazionalistekin guztiz bat eginik; borrokaldietako batean hanka galdu ondoren, armadak 1984ean hil zuen.

Mekauen konpartsak urtero ospatzen duen Mekauen Egunean hainbat kaleetako izendegiak estali dituzte giro umoretsuan joan den asteartean, nazioarteko borroketan parte hartu duten pertsonen izenekin. Pakito Arriaranekin batera kale berari Begoña Garcia izena jarri diote, hura ere El Salvadorren hila. Beste pertsona ezagun askoren izenak ere paratu dituzte Bilboko kaleetan: Berta Cáceres, Angela Davis, Che Guevara, Doris Benegas eta abar.


Internazionalismoa kanaletik interesatuko zaizu...
30 urte mugaz gaindi eragiten

Askapena erakunde internazionalistak hiru hamarkada daroatza Euskal Herriaren eta munduko herrien artean elkartasun zubiak eraikitzen. Ezin uka, aldaketa ugari dakartela 30 udaberrik; are gehiago, borrokan murgildurik dauden lurraldeez edo herri zapalduez mintzo bagara. Horretaz jakitun, garaian garaiko beharretara egokitzeko neurriak hartu izan ditu Askapenak, beti ere, sortze egunean finkaturiko oinarrizko balioak mantenduz.


2017-06-25 | Jabi Zabala
"Jainkorik baldin badago, arrazista itzela da"

Aleida Guevara March kubatarra (Habana, 1960) pediatrian doktorea, mediku internazionalista, Alderdi Komunistako kidea eta bi alabaren ama da. Habanako William Soler haur ospitalean egiten du lan eta Che Guevara ikerketa gunean laguntzailea da. Cheren alaba izateagatik ezaguna, Kubako iraultzaren eta aitaren figuraren defentsa egiten du maiz, nazioartean parte hartzen duen foroetan. Berriki Bilbon izan da, Euskadi-Cuba elkarteak antolatutako elkartasun topaketa batean. Aitaren figuraz,... [+]


2017-06-15 | Uriola.eus
Maduroren gobernua kanporatzeko ahaleginetan daudenentzat mezua: 'Venezuela aurrera'

Venezuela Aurrera plataformako eragileek Venezuelako herria eta Gobernuaren aurkako "edozein eraso" salatu dute, "are gehiago eraso hauek hain gordinki bortitzak direnean eta nazioarteko prentsak isilean gordetzen saiatzen denean". Igandean manifestazio nazionala deitu dute Bilboko Kale Nagusian Venezuela aurrera!, ¡No pasaran! lelopean. 


2017-06-14 | Uriola.eus
"G20ren diktadurari" aurre egitera eta herrien erabakia defendatzera dei egin dute

Hamburgon (Alemania) uztailaren 7 eta 8an egitekoa den G20ren gailurrean "herritarronak diren erabakiak gutxi batzuen interesak defendatzeko" hartuko dituztela salatu dute hainbat gizarte eragilek eta sindikatuk. G20ren "diktaduraren kontra esnatzeko", uztailean Euskal Herriko herrialde ezberdinetan antolatu dituzte mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute.


2017-06-09 | Xalba Ramirez
Hego Kurdistanek independentzia erreferenduma egingo du irailaren 25ean

Hego Kurdistango alderdi politiko gehienek irailaren 25eko data eta galdera adostu dituzte: “Kurdistan independente bat nahi al duzu?”


2017-06-08 | Xalba Ramirez
Venezuelako Asanblada Nazional Konstituziogilerako hauteskundeen data aurkeztu dute

Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko lehendakari den Tibisay Lucenak Asanblada Nazional Konstituziogilerako (ANK) hauteskunde data aurkeztu du: datorren uztailaren 30an izango da.


2017-06-07 | Xalba Ramirez
Mariela Castro eta Aleida Guevara Euskal Herrian

Ekainaren 7an eta 8an hitzaldia emango dute Mariela Castro eta Aleida Guevarak Donostian eta Getarian. Ostiraletik igandera Bilbon egingo diren Kubarekin elkartasun topaketetan parte hartuko dute.


Cheikouna kanporatzeko epaia kaleratu du auzitegiak

Behin-behineko erabakia da eta errekurtsoa jarriko diote. Paperik gabe dago Cheikouna eta kanporatzeko arrisku larrian. Hala ohartarazi dute azken hilabeteotan Txantreako bere lagun eta bizilagunek.


Bost arrazoi Hewlett Packardi boikota egiteko

Hewlett Packard (HP) munduko informazio teknologia enpresarik handienetarikoa da. Denbora luzez Pentagonoaren hornitzaile militarra izan da; eta ordenagailuak, inprimagailuak eta beste hainbat informatika-produktu saltzen ditu munduan.


Konbergentzia berrien gune bat, ambaZADa

Dena 70eko hamarkadan hasi zen, Notre Dame des Landes eta inguruko herrien biztanleek jakin zutenean beren lurrak aukeratuak izan zirela hegazkinak lurreratzen ikusteko. Laborariak, kaltetuenak, izan ziren mugitzeko lehenak. Beren bizi-modua mantentzeko, etxaldeak okupatu zituzten eta eraikin berriak altxatu. Milurteko berriaren atarian, sozialisten gobernuak aireportu proiektua berpiztu zuenean, haren kontrako komiteak, ACIPAk, aireportuaren aurkako erresistentzia laborari mundutik haratago... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude