Artur Mas deklaratzera deitu duten egun berean, Lluís Companysen omenezko mobilizazioa egingo du ANCk

  • Urriaren 15ean izango da protesta Artur Mas Kataluniako presidentea Azaroaren 9ko kontsultaren arira epailearen aurrera deituta dagoen egun berdinean, Jordi Sanchez ANCko buruzagiak La Xarxa komunikabide kataluniarrari emandako elkarrizketan azaldu duenez.


2015eko irailaren 30an - 12:10

Kataluniako Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Mas presidentea deklaratzera deitu du. Fiskaltzak 2014ko azaroaren 9an deitutako kontsulta alternatiboarengatik auziperatu du.

Sanchezek esan du Mas epaile aurrera dijoan eguna Kataluniako presidente ohi Lluís Companysen fusilaketaren datarekin bat egiten duela: “Sinbolikoa da inputazioak Companysen hilketaren 75. urteurrenaren egun berdinean izatea. Oraindik Estatuaren barkamenaren zain gaude”.

“Urriaren 15ean hautetsontziak jartzeagatik beste presidente bat epaitegi bateko eskailerak igotzen ikusiko dugu” Sanchezek adierazi duenez. Companys demokratikoki hautatutako polikaria izan zela nabarmendu du ANCko buruzagiak. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude