Marihuanak zelula minbizi-eragileak hiltzen dituela frogatu dute

  • Kalamuak duen THC osagaiak zelula minbizi-eragileak beren buruaz beste egitera bultzatzen dituela frogatu du Cristina Sanchez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko biokimika molekularreko ikertzaileak. Kanabisaren eratorriek tumore mota guztiei eragiten dietela azaldu du.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate
2016ko urtarrilaren 22a
Marihuanak dituen efektu psikotropikoek oztopatzen dute egun pertsonekin froga zientifikoak egitea.

Sanchezek hamabost urte daramatza kanabisaren eratorriak aztertzen, eta hamar urte horiek zelula minbizi-eragileetan duten eragina ikertzen. Frogatu du THCak zelulak apoptosis izeneko “suizidio garbia”  egiteko programatzen dituela. Hau da, gaixo dauden zelulei eragiten dio marihuanaren osagai nagusiak osasuntsuak kanpoan utziz. Ikertzaileak azaldu duenez, kanabisaren eratorriek modu konplexuan funtzionatzen dute pertsonengan, eta besteak beste zelula minbizi-eragileek bizirauteko beharrezko dituzten prozesuetan eragiten dute.

1998an argitaratu zuen lehen ikerketa THCak zelula minbizi-eragileetan dituen ondorioez. Horren ostean, hainbat taldek jarraitu dute ikerketa ildo bera. Momentuz saguekin baino ezin izan dute frogatu zientifikoki, baina zelula-hazkuntzetan ere erantzun ona izan du ikerketak. Erresuma Batuan hasi berri dira pertsonekin frogak egiten.

Marihuanak dituen efektu psikotropikoek oztopatzen dute egun pertsonekin froga zientifikoak egitea. Hala ere, Sanchezek uste du medikuntzan prestatzen ari direla kanabisak minbiziaren tratamenduan izan ditzakeen ondorioak ikertzen hasteko. Gobernuek ikerketak subentzionatu, eta aldi berean kalamuaren aurka egitea inkongruentea ez den galdetuta, Sanchezek argi adierazi du ezin dela nahasi kalamuaren erabilera ludikoa, medikuntzan duenarekin.

Espainiako Minbiziaren Institutuak (INC) baieztatu du kanabisaren eratorriek, zehazki cannabidiolak, kimioterapiaren eraginkortasuna handitu eta zelula minbizi-eragileak hiltzea areagotu dezakeela. AEBetako Gobernuaren Minbiziaren Institutu Nazionalak (NIC) eta Ameriketako Minbiziaren Erakundeak (ACS) ere baieztatu dute kanabisaren eratorrien ondorio onuragarriak dituztela. Egun, AEBtako hainbat estatutan legazkoa da kalamuaren erabilera terapeutikoa, eta Coloradoko eta Washingtoneko estatuetan erabilera ludikoa legeztatu berri dute.

Kanal hauetan artxibatua: Minbizia  |  Medikuntza  |  Marihuanaren legeztatzea

Minbizia kanaletik interesatuko zaizu...
"Eskolako ateak itxi eta umeak sailkatzeko joera klasista dago"

Andereño ari zen 70eko hamarkadaren hasieran, eta irakaskuntzan eman du bizi osoa, orain urte bi erretretan sartu zen arte. Asko baino gehiago idatzia da, ikastaro asko baino gehiago zuzendua, hizkuntzen didaktika beti kezka. Bitartean, aldi bihurri baten lekuko izan da, eta heterodoxiatik jardun du, zorrotz.


30 eurodiputatuk glifosatoaren baimena ez luzatzeko eskatu dute

Europako Parlamentuko 30 legebiltzarkidek glifosato pestizida salerosteko baimena ez luzatzeko eskatu diote Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteari.


2017-02-08 | Unai Brea
Milioi bat sinaduraren bila, glifosato pestizidaren debekua eskatzeko

Europar Batasunean gehien erabiltzen den pestizida da glifosatoa. Europako Batzordea hura merkaturatzeko baimena luzatzen duen edo ez erabakitzen ari den bitartean, herritar talde batek abian jarri du substantzia debekatzea helburu duen herri ekimen legegile (HEL) bat. Haien eskaria formalki batzordera iritsi dadin, milioi bat sinadura bildu behar dute 2018ko urtarrilaren 25era bitartean. Izenpeak gutxienez EBko zazpi estatutan jaso behar dituzte.


"Erraustegiagatik kezkatuta egoteko arrazoiak daudela uste dugu"

Azkenaldian jende askoren ahotan dagoen gaia da erraustegiarena. Osasunean izan dezakeen eraginak kezkatzen du herritar asko, eta eragin horri buruz hitz egin du, hain zuzen, Karkarak Orioko medikuekin.


2016-05-09 | ARGIA
GuraSOS sortu dute, errauskailuak kaltetuko dituen haurren gurasoen elkartea

Zubietako erraustegiaren 15 kilometroko radioko haurren gurasoak mobilizatu dira hondakinen errausketari aurre egiteko: GuraSOS elkarte berria larunbatean, maiatzak 7, aurkeztu dute Lasarte-Orian.


Errausketaren aurkako medikuek Diputazioari: “Beldurgarria da Biodonostiari egindako enkarguan esaten dena”

Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariek herritarrak “laborategiko akuritzat” tratatu nahi dituztela adierazi dute Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek.


2016-04-04 | Lander Arbelaitz
Erraustegirik ez, erabat aurka gaude

Birziklapena sustatu beharrean, oztopatu egingo duelako; minbizi tasak eta heriotzak biderkatuko dituelako; enpresari pribatu gutxi batzuei bakarrik interesatzen zaien azpiegitura honen erruz gipuzkoar guztiok 30 urtetarako zorpetu nahi gaituztelako.


2016-03-21 | Barren .eus
Bost milioi laguni interesatu zaie Jairo Berbel elgoibartarraren liburua, ba al dakizu zergatik?

Argitaratu aurretik ere oihartzun zabala izaten ari da Jairo Berbel elgoibartarrak idatzi duen liburuak, Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes (Beti, begi berdeko neska pekatsuaren leienda).


Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea: erraustegiek kantzerra ugaritzen dute

OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak biltzen dituen mediku eta osasungintzako langileek Gipuzkoako herritarrei bezala agintariei jakinarazi diete hondakinak errausteak minbiziak eta bestelako gaitzak ugaritzen dituela eta eskatu du bestelako kudeaketa alternatiboak azter daitezela.


2015-04-13 | Igor Agirre
Joan Mari Torrealdaik minbizia duela jakinarazi eta torturarekin lotu du

Jakin aldizkariaren zuzendari ohi Joan Mari Torrealdarik larunbatean jakinarazi du hezur-muineko minbizia duela. Baionan izan berri diren Tortura, memoria eta inpunitatea: demokraziaren paradoxak? izeneko jardunaldietan jakinarazi du bere gaitza eta Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazioan jasandako torturekin lotu du.


Eguneraketa berriak daude