Mariano Ferrer: “Zer arraiogatik erabaki du Auzitegi Nazionalak ahozko epaiketara iristea?

  • Bihar hasiko da Egunkaria auziaren ahozko epaiketa eta jendartean eta hedabideetan gero eta oihartzun handiagoa izaten ari da. Egunkariaren babes-taldean dagoen Mariano Ferrer kazetariak analisi zorrotza egin du Noticias de Gipuzkoako igandeko bere zutabean. Ferrer-ek galdera hau bota du: “Zer arraiogatik erabaki du Auzitegi Nazionalak ahozko epaiketara iristea?”.


2009ko abenduaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Eta berak erantzun: “Arrazoietako bat izan liteke Eskubide Estatuak duen papeloian, egunkari bat modu irregularrean itxi eta zazpi urtera, behartuta egongo litzateke onartzera arinkeriaz [a tontas y locas jatorriko testuan] egin zuela”.

Noticias de Gipuzkoan berean defentsaren argudioak azaldu dituzte gaurko edizioan eta abokatuetako batek, Jose Maria Elosuak, honakoa esan du galdetu diotenean: “Epaiketaren giltzarria egongo da jadanik 20 urte dituzten eta 1991n komunikabideetara filtratuak izan ziren dokumentu batzuen inguruan egingo den interpretazioan (...) Guardia Zibilak dokumentu horiek berriz ere hartu eta interpretatzen du ETAk eskua sartu duela Egunkariaren proiektuan. Fiskaltzak interpretazio hori erabat arbuiatzen du, alde batekoa, ilogikoa, irrazionala eta arbitrarioa iruditzen zaiolako”.

Hainbat auzipeturen iritzia irakurtzeko aukera ere izan da igande honetan:

- Martxelo Otamendiri elkarrizketa Garan: “Gure epaiketaren bukaeran absoluzio-epai bat baldin badago, Estatu espainolak nazioartean onartu beharko du Euskal Herrian egunkariak itxi egiten direla (...) Kondena bat ematen bada, euskarazko egunkari bat sortu zutenak sartuko dituzte kartzelara, horrek suposatzen duen eskandalu guztiarekin, komunikabide bateko kudeatzaileak baikara. Auzitegi Nazionalaren prestigioa ere jokoan dago, baita PPren orduko Gobernuarena eta Guardia Zibilaren indarra”.

- Joan Mari Torrealdairi elkarrizketa Berrian: “Frogarik ez zegoen eta frogen bila joan ziren, eta bilaketa horretan egin zuten sarraski hau guztia. Hori, nonbait, juridikoki, nire abokatuak esaten duenez, nahikoa motibo izan daiteke hau dena baliogabetzeko, zeren hortik ondoriozta daiteke Guardia Zibilak engainatu egin zuela aginte judiziala (...) Nire ustez, bestelako aginte baten beso luzeak dira [AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioa], eta momentu honetan biktimen izenean mendeku bat planteatzen dutenak. Baina ez dira biktimen ordezkari. Biktimen izena erabili egiten dute, beste joko bat egiteko”.

Horrez gain, hainbat iritzi eta artikulu argitaratu da bai sarean eta baita Euskal Herritik kanpoko hedabideetan, hauek dira horietako batzuk:

- S.O.S Egunkaria (Izaronews)

- Zer zigor jaso dituzte dagoeneko, epaiketa hasi aurretik? (Sustatu.com)

- Egunkaria, o diario pechado sen razón (A nosa Terra)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2023-02-17 | Leire Artola Arin
'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Muruak, behin-behineko egunkariaren kronika

Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]


2021-03-21 | Ander Perez
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]


2021-01-31 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


Eguneraketa berriak daude