[Mapa interaktiboa] Greziaren ezetza

  • Historikoa izan da igandean Grezian egindako erreferenduma. Herritarrek ezezkoa eman diote hartzekodunek herrialdearen zorraz egindako proposamenari. Mapa interaktibo honetan ikus ditzakezu Greziako emaitzak.

Asier Iturralde Sarasola @aldatsa
2015eko uztailak 06

 

 

Eskualdea EZ BAI
Atika 59,70 40,30
Ekialdeko Mazedonia eta Trazia 59,80 40,20
Erdialdeko Grezia 64,27 35,73
Erdialdeko Mazedonia 59,91 40,09
Epiro 59,18 40,82
Hegoaldeko Egeo 63,99 36,01
Iparraldeko Egeo 61,31 38,69
Kreta 69,87 30,13
Mendebaldeko Grezia 65,14 34,86
Mendebaldeko Mazedonia 60,17 39,83
Peloponeso 57,34 42,66
Tesalia 62,29 37,71
Uharte Jonikoak 67,74 32,26

Syrizaren erronka kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-25 | Zabaldi
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: "Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte"

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


'Osasun Grexitik ez!' diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako jendeak. Haien elkartasunez Europa osoan hedatzen ari da Osasun Grexitik ez! kanpaina.


2016-07-06 | Kanaldude.tv
Bide instituzionala eta herri mugimendua Grezian
MULTIMEDIA - solasaldia

2015eko EHZ jaialdiaren barruan pil-pilean zen Greziako egoerari begira jarri ziren.


Atenasko porrotetik Parisko sarraskietara, garai konplikatuak Europako ezkerrentzat

Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean abiatu balitz bezala, 2008an mundua eta batik bat Lurraren ipar aldeko mundu garatua eten gabeko ezustekoz betetako bidaian sartua da, hazkunde ekonomikoaren burbuila lehertuz geroztik, klase guztietako gatazka eta... [+]


2016-01-25 | Hamaika Telebista
Zerk batzen ditu EH, Katalunia, 15M eta Syriza?
MULTIMEDIA - Ertzak

Zer nolako lotura dute Euskal Herria, Katalunia eta Eskoziako mugimendu independentistek Greziako Syriza eta 15M mugimenduarekin? Oinarrian komuna den zerbait dute guztiek? Euskal Herrian masa kritikoa egonda ere, independentziaren aldeko mugimenduek behar duten transbertsalitatea dute edo alderdiekiko menpekotasuna altuegia da? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu dira Ertzak saioan Jule Goikoetxea, Jon Azkune eta Koldo Bilbaorekin.


2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak zortzi gai izango ditu ardatz, Graeme Wearden The Guardianeko kazetariak azaldu duenez.


Varoufakisek Europa mailako ezkerreko mugimendu berria aurkeztuko du otsailean

Otsailaren 9an gertatuko da eta Berlinen: Yanis Varoufakis ezkerreko ekonomialari eta Greziako ministro ohiak aurkeztuko du DiEM25 Democracy in Europe Movement in 2025 mugimendu berria.


'OXI'-2015: Europako oligarkiak Grezia umiliatu eta mixeriara kondenatu duen urtea

Greziarrek sinetsi zuten Europar Batasunean bazela bestelako politika baterako zirrikitua, botoetan garaipena ezkerrari emanik Syrizak eta Alexis Tsiprasek moztu ahal izango zutela hamarkada luzetako neoliberalismoak eta etxeko ustelkeriak ekarritako odolustea. Gero Erreferendumean "OXI" (ezetz) esanez Troikaren errezetei alternatiba bilatu nahia berretsi zuten. Baina dena izan da alferrik. Greziako populua bera eta Europako beste asko oraindik hausnarrean ari dira porrot historikoa... [+]


Husteko arriskuan da Greziako Vio.me fabrika autogestionatua

2011n Tesalonikan dagoen Vio.Me lantegiak porrot egin ostean, Philkeram enpresako jabeek abandonatu egin zuten eta langileek hartu zuten honen kontrola.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude