Liburuen ekoizpena jaitsi egin zen 2017an Hego Euskal Herrian

  • 3.134 liburu argitaratu ziren Hego Euskal Herrian iaz, Espainiako Kultura Ministerioak argitaratu berri dituen datuen arabera. Ia %20ko jaitsiera da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta %35etik gertukoa Nafarroan.


2018ko maiatzaren 22an - 14:38
Durangoko Azokako artxiboko irudi bat. Euskarazko liburuen ekoizpenak behera egin du 2017an, 2016arekin alderatuta (argazkia: Dani Blanco).

Espainiako Estatuan liburu-ekoizpena gehien jaitsi den bi erkidegoak dira EAE eta Nafarroa, Kulturarako Espainiako Estatu-Idazkaritzak aurreratu duenaren arabera. ISBN agentziak emandako datuetan oinarrituz, Espainiako Estatuko liburu-produkzioaren iazko argazkia ezagutu da astelehen honetan eta agerian geratu da Hego Euskal Herriko liburugintzaren iazko beheranzko joera.

2.565 liburu ekoiztu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 2016an publikatutako 3.134 liburuekin alderatuz %18,2ko jaitsiera. Txikiagoa da kopurutan Nafarroako liburugintza eta argitalpenen gutxitzea kopuru absolutuetan ere txikiagoa den arren, ehunekotan esanguratsua da: 569 liburu inskribatu ziren ISBNan 2017an, aurreko urteko 870 argitalpenekin konparatuz %34,6ko jaitsiera.

%13ko gutxitu da euskarazko liburuen ekoizpena

Espainiako Estatuko gainontzeko datuekin kontrastea egiten dute Hegoaldekoek, izan ere, goranzko joera nabarmendu du Espainiako Kultura Ministerioak: %1,2 igo da produkzioa aurreko urteko datuarekin konparatuta. Katalunia eta Madrilgo erkidegoa dira Espainiako Estatuko liburu ekoizpenean erabateko liderrak, biak batuta ekoizpen osoaren %63,5 osatzen baitute.

Kataluniaren pisu konkretu horrek badu eragina argitalpenen hizkuntzan ere. Gaztelania nagusi den arren, iaz 9.702 liburu argitaratu ziren katalanez, Espainiako Estatuko ekoizpen osoaren %11,5. Urrun daude zenbaki horietatik euskaraz iaz publikatu ziren 1.430 liburuak. Eta gainera, 2016. urtearekin konparatuz, %13 jaitsi da euskaraz ekoiztutako liburuen portzentajea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburugintza
Ekoedizioa: Nola murriztu liburuak sortzen duen kutsadura

Duela urtebete sortu dute Ekoedizioaren Institutua Katalunian, paperezko argitalpenek ingurumenean eragiten dituzten ondorioak gutxitzeko asmoarekin. Ekoedizioak bete beharko lituzkeen hamabi irizpide zehaztu ditu institutuak, eta liburua ekoeditatua dela ziurtatzen duen zigilua... [+]


Iruñeko Katakrakek 10 urte
Jan, edan, irakurri... mundua aldatu

Datorren abenduaren 31n hamar urte beteko dira Iruñeko Katakrakek ateak ireki zituenetik: ostatua, liburutegia eta ikuskizunetarako areto nagusia biltzen zituen espazio berriak. 2016an laugarren hankak mahaia osatu zuen: argitaletxea. Iruñerrian bakarra da... [+]


2022-07-10 | Peru Iparragirre
ISBN
Euskarazko liburuek zein leku dute nazioarteko sisteman?

Liburu (ia) guztiek daramate, kontraportadan eta barneko orrietan, ISBN zenbakia. Zer da baina? Zertarako balio du? ISBN zenbakiaren historia, haren balioa eta funtzionamendua eta egun euskarazko liburuek sistema horren barruan duten lekua aztertzen ditu erreportaje honek.


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


Eguneraketa berriak daude