Lau urte pasa dira Tarajalgo sarraskitik: 14 pertsona hilda eta Guardia Zibila zigor gabe

  • 2014ko otsailaren 6an, Guardia Zibilak gutxienez 14 pertsona hil zituen Tarajaleko kai-muturrean. Ceutara igerian iritsi nahian ari zen migrante-talde bati gomazko pilotekin egin zion eraso.


2018ko otsailaren 07an - 10:26
Iazko "duintasunaren martxa" Ceutan (Arg: Moha Gerehou)

Guardia Zibilak gomazko pilotak eta gas negar-eragileak jaurti zituen uretara, migranteak Ceutara iristea eragozteko asmoz. Uretan zeuden pertsonei inork ez zien lagundu, eta Marokora itzularazi zituzten bizirik atera ziren 23 lagunak.

Lehenengo bertsio ofizialean esan zenaren kontrara, orduan Barne Ministroa zen Jorge Fernandez Diazek onartu zuen Guardia Zibilak gomazko pilotaketa gas negar-eragileak erabili zituela. Hala ere, kasu hau birritan artxibatu du Espainiako Justiziak, Guardia Zibilak ez zuela arduragabekeriarik egin berretsiz.

Errefuxiatuen Laguntzarako Batzorde Espainiarrak (CEAR) epaiaren errekurtsoa aurkeztu du berriz, autoa itxita dagoen arren. Egun horretatik bizirik atera ziren guztiak Marokora kanporatu zituzten, beraz, haietako inork ez du deklaratu Justizia espainiarraren aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
2024-05-03 | Antxeta Irratia
Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


2024-04-25 | Gedar
Pertsona migratuak preso izateko zentro bat eraikiko du Espainiko Gobernuak Alborango irlatxoan

Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude